Munilla apezpiku polemikoa Euskal Herritik Valentziara lekualdatu dute

  • Hamabi urtez Donostiako apezpiku izan ostean, kargua utzi beharko du José Ignacio Munillak, Frantzisko aita santuak Orihuela-Alacanteko apezpiku izendatu duelako. Polemika ugari eragin ditu urteotan, feminismoarekin eta LGBTI komunitatearekin sartzeagatik eta Elizaren ondasunak hotel bihurtzeagatik, besteak beste. Gipuzkoako fededun katolikoekin ere izan ditu tirabirak.


2021eko abenduaren 7an - 14:09
Azken eguneraketa: 15:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailaren 12an ekingo dio apezpikutza berriari Valentziar erkidegoan, eta ordura arte, Donostiako diozesiko administratzaile izango da. Munillak berak iragarri du eukaristia berezia ospatuko duela otsailaren 6an Donostiako Artzain Onaren katedralean, agur moduan.

Polemikaz beteriko hamabi urte

Eragin dituen polemikengatik ere ezaguna da Munilla. 2018an, martxoaren 8 bezperetan, adierazi zuen “deabruak gola sartu” diola feminismoari, eta kritika gogorrak jaso zituen bueltan. Hainbat emakumek protesta egin zuten Donostiako katedralaren aurrean.

Sexo con alma y cuerpo liburuan, gotzainak dio sexu berekoen arteko harremanak ezin direla inola ere onartu eta tradizioak beti azaldu duela “ekintza homosexualak intrinsekoki desordenatuak direla”. Behin baino gehiagotan egin zituen adierazpen homofoboak eta horiengatik guztiengatik muxukada kolektiboa eskaini zioten Harrotasunaren Egunean.

Gipuzkoako Elizaren ondasun higiezinak hotel bihurtzeagatik ere izan da kritikatua. Gipuzkoako Elizako kide asko ez ziren bat etorri erabakiarekin. Hain zuzen ere, gertaera horrek, Munillak gidaturiko gestioak eta beste hainbat kontuk tirabirak sortu izan ditu fededun katolikoen eta gotzainaren artean.

Adibide batzuk baino ez dira jarritakoak, bere adierazpen eta ekintzek soka luzea ekarri baitute behin baino gehiagotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
2025eko maiatzaren 8
Hala bazan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!