Munduko Osasun Erakundeak azpimarratu du azterketak egiteko birusa izan dezaketen susmagarri guztiei

  • Koronabirusaren pandemia gerarazteko bide bakarra dela adieraziz, gaitza izan dezaketen susmagarri guztiei testa egiteko eskatu die estatuei Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Erakundearen zuzendari orokor Tedros Adhanom Ghebreyesus buruak eman du prentsaurrekoa astelehen ilunabarrean.


2020ko martxoaren 17an - 12:32
Tedros Adhanom zuzendari orokorrak eman du prentsaurrekoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Covid-19 birusak kutsatuta egon daitezkeen pertsona guztiei azterketak egitearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, "infekzio gehiago sahiestu eta bizitzak salbatzeko biderik eraginkorrena" dela esanez, positibo ematen dutenak isolatzea errazagoa delako, kutsadura kateak etenez.

"Ezin dugu pandemia hau geratu ez badakigu nor dagoen kutsatua, mezu sinplea daukagu emateko herrialde guztiei: egin itzazue, egin itzazue, egin itzazue azterketak susmagarri bakoitzarekin. Emaitza positiboa bada, isola itzazue, iker ezazue norekin egon diren harremanetan sintomak azaleratu aurreko bi egunetan, eta egin azterketak pertsona horiei ere".

"No podremos frenar esta pandemia si no sabemos quién está infectado; tenemos un mensaje simple que trasladar a todos los países: hagan, hagan y hagan los test en cada caso sospechoso. Si el resultado es positivo, aíslenlo y averigüen con quien han estado en contacto en los dos días previos a manifestar síntomas, y hagan el test también a esas personas".

Tedrosek adierazi du egunetik egunera gaitza detektatzeko testak produzitzen ari direla, mundu mailako eskaerari aurre egiteko. Gogorarazi du 120 herrialdetara milioi eta erdi test bidali dituztela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!