"Mundu berri bat EH-tik" jardunaldiak

  • Urriaren 21ean, Oreretan Mundu Berri bat Euskal Herritik Jardunaldia burutuko du Olatukoopek. Euskal Herrian zehar sortzen ari diren tokiko ekosistema eraldatzaileak izango dira protagonista: bakoitza bere lurraldeko errealitate eta beharretara dago egokitua, baina denek partekatzen dituzten ideiak eta egoerak aztertuko dituzte, etorkizunari buruz hausnartzeko. Jardunaldietan aurrez aurre parte hartu daiteke, edo Interneteko zuzeneko emanaldia jarraituta: ARGIAn ere ikusgai egongo da, 10:00etatik aurrera.


2021eko urriaren 20an - 10:45
Azken eguneraketa: 13:17

Hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak; formato anitzekin gozatuko du urriaren 21ean jardunaldi hauetan parte hartzen duenak. Egitaraua osorik ikusteko eta izena emateko aukera, Olatukoopen webgunean dugu.

Ivan Miró Kataluniako ekonomia sozialeko erreferenteak zabalduko du Jardunaldia, Bizitzarako ekonomia baterako proposamena hitzaldiarekin. Aizpea Otaegik emango dio segida, Udalgintza eta tokiko ekosistema eraldatzaileak gaiarekin.

Eguerdi aldera, mahai-inguruan batuko dira tokiko ekosistema eraldatzaile hauek, bakoitzak bere praktika azalduz: Biziola Sarea, BDSKoop, Sakana Garatzen eta Aiaraldea kooperatiba.

Goizeko saioari amaiera emateko, lurralde eskolaren ideia aurkeztuko dute Andoni Mikelarenak eta Arianne Kareagak.

Arratsaldean, tailerretan antolatuta lan egingo dute, eta manifestua irakurtzeak joko du azken txupinazoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olatukoop
Olatukoopek Saretze Eguna egingo du Gasteizen, ekonomia eraldatzaileko eragileen artean harremanak josteko

Olatukoopeko kideak Montehermoso kulturunean bilduko dira larunbatean, Saretze Egunean. Gasteizen eta Araban ekonomia eraldatzailera hurbildu nahi duten eragileekin "harremanak jostea" izango da helburua.


Kataluniako eta Euskal Herriko esperientzia kooperatiboak partekatuko dituzte Arantzazun

Koopfabrikak antolatuta, Lurraldeak eta kooperatibak. Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak jardunaldia egingo dute otsailaren 18an Oñatin, Arantzazun.


2021-10-20 | ARGIA
Ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu bat martxan jarri nahian bazabiltza: Koopfabrika

Gizartea hobetuko duen proiekturen bat martxan jarri nahian ari denak, samurrago eta gozagarriago egingo du bidea besteen esperientziaz lagunduta eta taldearen babesean. Horretarako, zabalik du Koopfabrikan izena emateko epea: bi formazio aldi daude aukeran, lehena, azaron eta... [+]


2021-08-02 | Gorka Julio
Finantza burujabetza
Funts mankomunatu baten sorrera mutualista

Gorka Julio, zerbitzu finantzario etikoak eta solidarioak eskaintzen dituen Koop57 EH-ko kide da. Baita Talaios kooperatibako eta Olatukoop ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kidea ere. Olatukoopek funts mankomunatua sortu du Koop57ren laguntzaz, Olatukoopeko kide diren... [+]


Eguneraketa berriak daude