Mundaka Festivaleko kakatza arteko lorak

  • Bizkaiko Aldundiak 110.000€ jartzen ditu urtero Mundaka Festivalerako. Guztion ondarea ospatzeko makro-ekitaldi horren kritika egiten du Danona Doneak.

(Argazkia: Jone Arzoz)

2019ko martxoaren 05ean - 10:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zer da Mundaka Festival? Sustatzaileen eta babesleen esanetan, turismoa erakartzeko musika jaialdi bat. Turismoa, jakina, gauza “ona” ei da. Apur bat arakatu eta laster usaindu dezakegu B aldea: PNV-ren sarea hornitzeko kirtenkeria horietako bat gehiago. Dagoeneko 550.000 €-tik gorako diru-laguntza publikoaz.

Arduradun nagusia? Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Mundakako alkate ohia. Saraua lehenengoz hasi aurretxoan, Emankor Sareko antolatzaileei bota zien garden: “Zorionak, Oskar, Amets, zoragarria izango da!”. Artean, herrian ia inortxok ez genekien ezer.

Bizkaiko Aldundiak 110.000 € inguru jartzen ditu urtero jaialdi pribatizatzaile, esklusibo, sexista, prekario, kolonizatzaile, antiekologiko eta kontsumistarako. Inolako lehiaketarik gabe, zuzenean Emankor Sareari dirutza hori. Publizitate makineria itzela: turismorako-ona, ekonomiarako-ona, denontzako-ona, 'cool' dela nabarmenduz. Betikoak betiko matrakarekin.

Kosta Legeari eta Urdaibaiko Naturagune Bereziko arauei izkin, astebetez herriko toki ederrenerako sarbidea ukatuz. Armatutako hamarka zaintzaile pribaturen mehatxupean eta alkohol marka ezagunen propagandaz.

"Esperantzagarriak dira hainbaten keinu, hitz, laguntza eta ekarpen zintzo, askatu, esku-zabal eta sormentsuak. Kakatza arteko lora ederrak dira"

Ohiko modu kutreak: sarrera pilo bat opari eman ingurukoei, alderdikideei, familiakoei... Instagramera igotzeko argazkietan eta dirutza ordainduz egingo dituzten promo-bideoetarako artaldean nahi gaituzte, trukean. Sarrera ordaintzen duten gizajoentzat iruzur ederra! Hala ere, gehiago jakin ahala, apur bat pentsatzearekin, bizkarra ematen ari zaio herria Mundaka Festival-i.

Herrian edozeinek daki: “beti izan da horrela, Mundaka City, ciudad sin ley” esango dizute. 1978tik PNV-ren gehiengo osoz, Mundaka gero eta ustelago. Mafia kiratsa. Jantxakur batzuk salbu, nekez defendatuko du publikoki inork Mundaka Festivalaren ustelkeria. Eztabaida publikoa itoa den 2.000 (udan 7.000) biztanletik beherako kostaldeko herri eder eta itxuraz lasaian astindutxo bat jo dugu aurten, baina: informazio kartelak; koplak jarri eta kantatu; pankartak jarri (udaltzainei kenarazi zizkieten. “Kutsadura bisuala” ei zen, to demokratak!); Danona Donea jai berritzailea, 2019an ere egitekoa uztailaren 13an; Sinadurak eta “Ei, Pirata!” batzar irekiak orain.

Inoiz etsigarria bada ere inguruko pentsaera fatxa hori, isiltasun gor hori, beste aldera burua jiratze beldurti hori, agur-ukatze ziztrin hori, zurrumurru itsusi hori... esperantzagarriagoak esna(tzen) diren hainbaten keinu, hitz, laguntza eta ekarpen zintzo, askatu, esku-zabal eta sormentsuak. Kakatza arteko lora ederrak dira.Mila esker.

“Lapur banden etika ala politika”-n Joseba Sarrionandiak proposatzen duen erresistentzian ari garela dirudi: “Erresistentziak beste etika bat eta beste politika bat proposatzen du, ez etorkizunerako, baizik eta jadanerako. Eta ez da desadostasun edo protesta bakarrik. Mundua zatirik zati aldatzen hastea da politika”. 

 

Lapur txikiak kastigatzeko 

non-nahi badago kartzela; 

haundiak hor ikusten ditut 

paseoan dabiltzala... 

Txirrita

 

* Eleder Aurtenetxe Danona Donea taldeko kidea da

 

Albiste hau Hordagok argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Sarek urtarrilaren 10erako iragarri du manifestazio nazionala, "gehiegi luzatu den" prozesua amaitzeko

Ezin da gehiago luzatu lelopean, presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon, urteroko legez. Horrekin batera, presoen eskubideak defendatu eta, batez ere, Euskal Herrian “konponbidearen, bakearen eta... [+]


1.500 eurorainoko isunak eskatu dituzte Korrikan migratzaileei lagundu zieten auzipetuen kontra

Baionako prokuradore ordeak 1.000 eta 1.500 euro bitarteko isunak eskatu ditu zazpi auzipetuetatik seientzat, 2024ko Korrikan 36 migratzaileri “talde antolatuan” muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ebazpena abenduaren 16an jakinaraziko dute. 


"Kontentzio ariketa izan da pelikula hau egitea"

Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]


Eskolako patioa eraldatzeko bi proiektu hautatu eta finantzatuko ditu Iruñeko Udalak

Ikastetxean nolako jolastokia nahi duten gogoetatu eta proposatu dezakete Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoek. Horietako bi proiektu hautatu eta martxan jarriko ditu udalak datorren ikasturtean bertan, profesionalek lagunduta. Hainbat eskolak “ez du ez... [+]


Analisia
Zentsura vs. memoria

Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan. [+]


Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute literaturaren Euskadi Saria

Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.


LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


2025-10-06 | Euskal Irratiak
Stérin eskuin-muturreko miliardunak Donibane Lohizunen espekulatzen duela salatu du EHBaik

Donibane Lohizuneko hondartza aitzinean den Ugaina etxean bi banderola hedatu zituen ostegunean EHBaik: Pierre-Édouard Stérin eskuin-muturreko miliardun eta hainbat hedabideren jabearena da. 10 milioi euroko salmenta espekulatiboa salatzen dute.


2025-10-03 | ARGIA
Jon Insaustik ordezkatuko du Eneko Goia Donostiako alkatetzan

Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) ostiral goizean eman du izendapenaren berri. Orain arte Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da Donostiako Udalean eta urriaren 16tik aurrera –Goiaren dimisioa gauzatuko den eguna– alkate izango da.


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


2025-10-03 | Sustatu
Zerk hartu duen euskal eremua Twitterren (spoiler: ultraeskuina da)

Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utziko dio: "Nire zikloa amaitu da"

Donostiako alkateak ostegunean egin duen agerraldian azaldu du urriaren 16an egongo den politika orokorreko udal plenoa izango dela azkena alkate moduan, dimisioa emango baitu. Kargua uzteko "momentu egokia" dela esan du eta aspaldi hartutako erabakia dela. Ez du argitu... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Eguneraketa berriak daude