Donostiako alkateak ostegunean egin duen agerraldian azaldu du urriaren 16an egongo den politika orokorreko udal plenoa izango dela azkena alkate moduan, dimisioa emango baitu. Kargua uzteko "momentu egokia" dela esan du eta aspaldi hartutako erabakia dela. Ez du argitu zeinek hartuko dion erreleboa: "Hori nire alderdiari [EAJ] dagokio".
Eneko Goia ez da alkate izango urriaren 16tik aurrera. Politika orokorreko udal plenoa igarotzean dimisioa emango duela azaldu du ostegun honetan, Donostiako udaletxean prentsaren aurrean egindako agerraldian.
"Aspalditik" hartutako erabakia dela esan du eta bere alderdi EAJrekin partekatutakoa. "Uste dut ona dela hasiera eta amaiera duten zikloak izatea, eta nire zikloa amaitu da", esan du. Azaldu duenez, horretaz jabetu zen kazetari batek galdetu zionean alkate "eternoa" izateko asmoa ote zuen: "Orduan jarri nion nire buruari hamar urteko muga alkate gisa".
Erabakia arrazoi pertsonalengatik edo politikoengatik hartu ote duen galdetuta, esan du "gauzak ikusteko" bere moduagatik hartu duela. Bosgarren legegintzaldi bat ez zuela egingo argi zuen Goiak: "Arriskua egon daiteke hiria pertsonarekin konfunditzeko, burua hotz eduki behar da".
Hemendik aurrera Donostiako alkate zein izango den ez du argitu Goiak: "Hori ez dagokit niri, erabakia nire alderdiak hartuko du", esan du". Nolanahi ere, talde "oso ona" uzten duela nabarmendu nahi izan du. EiTB-ek zabaldu duenez, gaur egun alkateorde eta Kultura, Kirol eta Turismo zinegotzia den Jon Insausti izan daiteke ordezkoa.
Bere agintaldian egindakoen eta egitekoen artean, Topoa eta AHTren geltokia izan ditu aipagai, besteak beste. Topoari dagokionez onartu du obrak "oso deserosoak" izan direla, baina hala ere defendatu egin du proiektua, hiria "atzean ez geratzeko".
Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) ostiral goizean eman du izendapenaren berri. Orain arte Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da Donostiako Udalean eta urriaren 16tik aurrera –Goiaren dimisioa gauzatuko den eguna– alkate izango da.
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.
Belateko tunelen adjudikazioan ez zela irregulartasunik egon esan du Nafarroako lehendakari Maria Chivitek. Espainiako Senatuan egin du agerraldia, Koldo auzia ikertzeko batzordean.
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Irailaren 21eko goizaldean, herritar bat labankadaz hil zuten Bilboko Solokoetxen. Hurrengo egunetan luze jorratu zuen gertaera El Correo egunkariak. “Matxetez” egindako borroka baten ondorio izan zen heriotza aurrenik; labankada bakar baten ondorio gero. Bi talderen... [+]
"Frankismoaren adierazpen zehatzen" eta "faxismoaren berrindartzearen kontra mobilizatzera eta antolatzera" deitu dute.
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]