Jon Insaustik ordezkatuko du Eneko Goia Donostiako alkatetzan

  • Gipuzko Buru Batzarrak (GBB) ostiral goizean eman du izendapenaren berri. Orain arte Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da Donostiako Udalean eta urriaren 16tik aurrera –Goiaren dimisioa gauzatuko den eguna– alkate izango da.


2025eko urriaren 3an - 12:49
Azken eguneraketa: 2025-10-06 09:30
Intxausti ezkerrean eta Goia eskuinean. Hirutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eneko Goiaren iragarpenaren ondotik bolo-bolo ari zen hedabideetan Jon Insaustiren izena, eta aurreikuspenak bete egin dira. Ostiral goizean eman du izendapenaren berri Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko lehendakariak Donostiako Zuloaga plazan, San Telmo museoaren ondoan, eta alderdiko ordezkaritza zabal batek lagunduta.

Intxausti 2015ean hasi zen zinegotzi moduan Donostiako Udalean eta 2018an hartu zuen bere gain Kulturako esparrua, Miren Azkarate euskaltzainaren eskutik. Goiak hilaren 16an emango du dimisioa eta, ondoren, beste osoko bilkura batean Insausti izendatu beharko dute. Tarte horretan, gaur egun alkateorde den Nekane Arzalluzek hartuko du aginte makila behin-behinekoz. Horrela, Intxausti Donostiako zazpigarren alkatea izango da, orain arteko guztiak gizonezkoak.

Insausti Donostian jaio zen 1989an eta 36 urte ditu. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da, Ikasle Kontseilu Zentraleko Kultura arduraduna izan zen EHUn, eta unibertsitate horretako Gobernu Kontseiluko kidea ere bai. Donostiako Udaleko webguneak azaltzen duenez, “Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteko kidea da, mendian korrika egitea maite du, irakurketa, herri lasterketetan parte hartzea, danborradan ateratzea, pintura, eta leku berrietatik ikastea”.


Politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...