Baionako prokuradore ordeak 1.000 eta 1.500 euro bitarteko isunak eskatu ditu zazpi auzipetuetatik seientzat, 2024ko Korrikan 36 migratzaileri “talde antolatuan” muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ebazpena abenduaren 16an jakinaraziko dute.
Astearte arratsaldean jendetza elkartu da Baionako auzitegi inguruan auzipetuei elkartasuna adieraztera. Izan ere, epaiketa egin zuten, eta prokuradoreak isunak eskatu ditu auzipetutako zazpi militanteetatik seientzat, iazko martxoaren 14an, Korrikaren lehenengo egunean, 36 lagun Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubia zeharkatzen laguntzeagatik. Baionako prokuradore ordeak eskatutako isunak 1.000 eta 1.500 euro artekoak dira, horietako batzuk gibelapenarekin, Berriak jakinarazi duenez. Kaltetuak LAB, EH Bai, Etorkinen kolektiboa, Bidasoa Etorkinekin elkartea eta Frantzia Intsumisoko militanteak dira.
Desobedientzia zibileko ekintza aipatutako kolektiboek euren gain hartu zuten, Ahotsa.info-k zabaldu zuen bideo baten bitartez. Ondoren, iazko urri hasieran deklaratzera deitu zituzten kolektibo horietako zazpi pertsona, eta, “pertsonen trafikoko talde antolatuaren ustezko delitua” egotzita, astearte arratsaldean epaitu dituzte.
Auzian, epaileek froga baliagarri bakarraren arabera jokatu behar izan dute: aipatutako bederatzi minutu eta 31 segundoko bideoa. Berriak jakinarazi duenez, auzipetutako zenbaitek Korrikaren abiatze eguneko ekintza kontatzen dute bideoan, baina migratzaileekin mugaren zeharkatzerik ez da aipatzen, Hendaiatik Baionarako bidean lagundu izana besterik ez. Beraz, ez da argi geratu azkenean zer izan zen delako ekintza hori. Epaileek ekintzaren “funtsaz” galdetzean auzipetuek erantzun politikoak soilik eman dituzte: “elkartasun kontua da”, argudiatu du batek, “eginbehar moral, sozial eta politikoa”. Horren harira, hitza hartzean, denek, banan-banan, “Frantziako eta Espainiako estatuen eta Europaren migrazio politikak” salatu dituzte.
Abokatuek, aurrekoa azpimarratzeaz gain, epaiaren aurreiritzi arrazistak ere nabarmendu dituzte. Bideoan auzipetuen ondoan agertzen diren “afrikar itxurako” pertsonak legez kanpoko atzerritarrak zirela azal koloreagatik bakarrik esan baitute.
Bestalde, auzipetuek euskaraz deklaratzeko eskatu dute, baina prokuradore ordeak ez die onartu. Argudiatu du auzitegia “egoitza publikoa” dela eta, beraz, Frantziako Estatuko hizkuntza ofizial bakarra aplikatzen zaiola, hots, frantsesa. Zazpi auzipetuetako batek ez du deklaratu, ez baitu onartu epaileari frantsesez zuzentzea. Gainera, aipatutako bideoa euskara hutsean dago, eta itzultzailea zehaztu ez dutenez, itzultzaile ofizial bati dei egin ez izana salatu dute. Horrek ekarri dituen akatsak ere azpimarratu dituzte: adibidez, bideoan, 36 lagun aipatzen dituzte militanteek, baina pertsona hitzaren zentzuan, eta ez adiskide; epaileek oker ulertu eta adiskide adiera eman diote, ordea.
Isuna jartzeko akusazioak dio militanteek “talde antolatuan” jardun zutela, baina bideoan bakoitza bere izenean mintzo da. Beraz, abokatuek defendatu dute ezin daitekeela ondorioztatu “duela denbora bat elkarrekin antolaturik” ari den talde batek egin zuela ekintza, eta errugabe jotzea eskatu dute zazpi auzipetuentzat. Abenduaren 16an argituko du epaileak auzia.
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]
Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]
11:30ean burutu du Poliziak desalojoa, atea rotaflexarekin ireki eta barruan zeuden pertsonak aterarazi ondoren. Ertzaintzak pertsona bat zauritu du buruan eta furgoneta batean eraman du. Herritarren "babes itzela" eta Ertzaintzak erabilitako "biolentzia handia"... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
2023an Zaballako espetxean euskal presoen alde egindako martxarengatik ezarri zizkieten isunak. Helegiteen ezeztapenaren aurrean epaitegietara joko dutela adierazi du antolakundeak, eta Poliziaren inpunitatea salatu du.
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Aiaraldeako Ideien Faktorian egindako hitzaldia da honakoa, Eztizen Artolaren Gurpilak liburua aitzakia hartuta. Bertan hitza hartu zuten eleberriaren egileak, Joxe Blanco euskal preso politiko ohiak, Ilazki Ussia motxiladun umeak eta Ainhoa Ayesta presoen aldeko elkartasun... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]