Mugaz gaindiko langileei ohiko pasabideak irekitzea eskatu dute Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek

  • Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek Pirinio Atlantikoetako prefetari idatzi bat bidali diote mugaz gaindiko langileei gure herrietako ohiko muga pasabideak irekitzeko eskatuz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 25ean - 08:29
(Argazkia: Erran)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izan ere, Covid-19aren pandemia dela eta, Frantziak Lapurdi eta Nafarroako arteko muga pasabide gehienak ixtea erabaki zuen; Dantxarinekoa ez. Horrek Baztan-Bidasoan sekulako traba eta eragozpenak eragin ditu, gehienbat mugaz gaindiko langileentzat. Urteetan izan dira hainbat ekitaldi eta egoera non mugak bereziki zainduak izan diren. Miarritzen izandako G7-an kasurako, muga estuki zaintzea erabaki zen, baina muga pasabideak, kontrolak eginez, zabalik atxiki zituzten.

Covid-19-a dela eta, derrigorrezko joan etorriak bakarrik baimentzen dira. Mugaz gaindi egunero lanera joan behar dutenak ez dute bertze erremediorik, autoa hartu eta muga zeharkatu behar lan tokira iristeko.  

Egoera honetan Saratik, Senperetik, Urdazubitik edo Zugarramurditik, Berara, Etxalarrera edo Lesakara edo alderantziz lanera joateko konparaziora, hainbat ordezko bide hartu behar dira, eta autoz bidaia luzeak egitera behartuak daude langileak, arriskua eta kostu ekonomikoa areagotuz. 

Horregatik, Bera, Etxalar, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko alkateek zera eskatu diote M. Eric Spitz prefetari: «gure ohiko eta betiko muga pasabideak mugaz gaindiko langileei irekitzeko».

Kontrola Ibardinen. (Argazkia: Erran)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.