Mugaren itxiera salatu dute Izpegiko lepoan, besta eta politika uztartuz

  • Mexikortxo(r) Band taldearen kontzertua, bertsolariak eta euskal dantzak, besta giroan salatu dute Ipar eta Hego Euskal Herria bitan banatzen dituen mugaren itxiera.


2020ko maiatzaren 30ean - 17:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erratzu eta Baigorritik pasaz Izpegi puntara igo eta mugaren itxiera salatu dute hamarnaka lagunek, besta giroan. Horra hor Izpegiko lepotik ohartarazi dutena: "Izpegi gainak ez du gure herria bitan banatzen, Izpegiko gaina bi isurietako euskaldunen topaleku izan da beti. Muga-langak paratu dituzte berriki, zatiketa inposatu nahi dute, beste behin ere".

Koronabirusari aurre egiteko Ipar eta Hego Euskal Herri arteko muga itxi izana salatu dute, oroitaraziz debekua "jende soilentzako" ezartzen dutela.

Besta giroan

Mexikortxo(r) Band taldeak eskaini du kontzertua eta Xabier Silveira eta Elixabet Etxandi bertsolariak ere aritu dira bertsotan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria
2025eko abenduaren 30
Imanol Mitxelena Iragorri. Euskaldun jaio Anberesen
"Ez zait interesatzen paperean zer nazionalitate jartzen duen, ni euskalduna naiz"

2025eko abenduaren 29
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da
Agur ahots sakoneko plazagizonari

Eguneraketa berriak daude