Mondragon taldeko DanobatGroup kooperatibak 103 milioi euroko kontratuak lortu ditu

  • Elgoibarko DanobatGroup kooperatibak hiru kontratu eskuratu ditu tren sektorerako, 103 milioi eurokoak orotara. "Eskari guztien %66 hurbileko inguruan gauzatuko dira", jakinarazi du kooperatibak.


2013ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
1.220 langile ditu kooperatibak, haietatik 300 inguru Euskal Herritik kanpo. (Argazkia: Izaro.com)

"Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean DanobatGroupekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere".

Hiru kontratuak:

Kooperatibak bi kontratu izenpetu ditu meatzaritzaren sektoreko Australiako bi enpresarekin. Lehenengo kontratua bagoien bogiea eta wheelset-a (muntatutako ardatzak) zaintzeko eta konpontzeko giltza eskurako tailer bat hornitzeko da; eta, bigarrena, berriz, muntatutako ardatzak zaintzeko lerro automatiko baterako.

Era berean, hirugarren kontratu bat itxi du Indiako IRCON etxerako. Kontratu horren bitartez lerro automatiko bat hornituko da bidaiarien trenen muntatutako ardatzen fabrikaziorako.

"Hiru kontratuek, guztira, 103 milioi euro egiten dute, DanobatGroupek orain arte duen eskari zifrarik handiena, eta horri esker datozen urteei begira itxaropen bikainekin itxi ahal izango du ekitaldia".

Mondragon taldeak 400 langile birkokatu ditu

Mondragon taldeak Fagor Etxetresnetako 400 langile birkokatu ditu dagoeneko, eta datozen hiruzpalau hilabeteetan beste hainbat birkokatzeko asmoa agertu du, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasunerako sailburu Arantza Tapiak jakinarazi duenez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mondragon Korporazioa
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
"Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu"

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


Greba hasi dute Eroskiko Elorrioko biltegiko langileek, gehienak migranteak

Abenduaren 11tik 16ra egingo dute greba. ELA sindikatuak adierazi du lan hitzarmenaren “estatalizazioa” dela "lan baldintza latzen" erantzule.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Donostiako La Paz erresidentzian adinekoak goizeko 6:15ean esnatzen dituztela salatu du ELAk

Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.


Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


Eguneraketa berriak daude