Elgoibarko DanobatGroup kooperatibak hiru kontratu eskuratu ditu tren sektorerako, 103 milioi eurokoak orotara. "Eskari guztien %66 hurbileko inguruan gauzatuko dira", jakinarazi du kooperatibak.
"Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean DanobatGroupekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere".
Hiru kontratuak:
Kooperatibak bi kontratu izenpetu ditu meatzaritzaren sektoreko Australiako bi enpresarekin. Lehenengo kontratua bagoien bogiea eta wheelset-a (muntatutako ardatzak) zaintzeko eta konpontzeko giltza eskurako tailer bat hornitzeko da; eta, bigarrena, berriz, muntatutako ardatzak zaintzeko lerro automatiko baterako.
Era berean, hirugarren kontratu bat itxi du Indiako IRCON etxerako. Kontratu horren bitartez lerro automatiko bat hornituko da bidaiarien trenen muntatutako ardatzen fabrikaziorako.
"Hiru kontratuek, guztira, 103 milioi euro egiten dute, DanobatGroupek orain arte duen eskari zifrarik handiena, eta horri esker datozen urteei begira itxaropen bikainekin itxi ahal izango du ekitaldia".
Mondragon taldeak 400 langile birkokatu ditu
Mondragon taldeak Fagor Etxetresnetako 400 langile birkokatu ditu dagoeneko, eta datozen hiruzpalau hilabeteetan beste hainbat birkokatzeko asmoa agertu du, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasunerako sailburu Arantza Tapiak jakinarazi duenez.