Baldintzak aldatu ezean, Mondragonek ez du Fagor erreskatatuko

  • Mondragon Korporazioaren iritziz, Fagor Etxetresnen bideragarritasun planak ez du nahikoa bermerik eskaintzen kooperatiba erreskatatzeko. Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburuaren hitzetan, beharrezkoa da Korporazioak erreskatean laguntzea, Jaurlaritzaren esku hartzea kolokan legokeelako bestela.


2013ko urriaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mondragonek Fagor erreskatatzeko asmorik ez duela jakinarazi zion pasa den asteburuan kooperatibari (Raul Bogajo / Argazki Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Korporazioa inplikatu egin behar da. Sine qua non baldintza da Mondragonek bere posizioa zein den azaltzea. Hortik aurrera, sor daitezkeen egoera guztiak baloratuko ditugu, norantz jo dezakegun ikusteko", esan zuen atzo Tapiak, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan.

Korporazioak, baina, Fagor erreskatatzeko asmorik ez duela jakinarazi zion pasa den asteburuan kooperatibari, Diario Vasco egunkariak "iturri oso fidagarriak" aipatuta dioenez. Horrek ez du esan nahi, ordea, negoziaketak eten egin direnik.

Ildo beretik, Fagor bigarrenez erreskatatzeko Mondragonek dirurik ez duela jarriko dio Xabier Martin kazetariak Berrian: "Arrasateko taldearen teilatuan jarri du pilota Jaurlaritzak, baina Mondragonek ez du asmorik berregituraketan parte hartzeko".

Fagor Etxetresnetako zuzendari nagusi Sergio Treviñoren hitzak jaso ditu Berriak. "Mondragon taldeak erabaki bat hartu behar du. Administrazioak eta bankuak laguntzeko prest daude; gure proiektua bideragarria delako seinalea da hori".

Martinen hitzetan, "hiru aldeei [Fagor, Mondragon eta Jaurlaritzari] erreparatuta, Mondragonek erabaki bat hartu behar duela pentsa daiteke, baina Arrasateko taldeak ez du balizko Fagor berri bati buruzko finantzaketari dagokionez beste erabakirik hartuko, besteak beste, urriaren 15etik —Mondragon Inbertsioak organoaren batzarren egunetik— erabakita daukalako Fagorren bideragarritasunaren inguruko auzia". Mondragon taldeko iturriek hala jakinarazi diote Berriari.

EH Bildu: "Euskal Herriak esku-hartzeko eta erabakitzeko gaitasuna duen sare instituzionala behar du"

Gipuzkoako EH Bilduk prentsa oharra kaleratu du, Fagor Etxetresnen egoeraren harira. Goiena.net atariak osorik jaso du. "Gertatutakoaren inguruan hausnarketa serioa egin behar du MCCk, daukan erantzukizuna beregain hartu eta bideragarritasun plan bat abian jarri beharrezko bitarteko guztiekin", dio koalizioak. "Euskal esparruko produkzio gaitasuna hobetzea eta sakabanatzea izan behar da helburua. Era berean, enplegua mantentzerakoan beharrezkoa izango da egun kooperatibista direnek bazkide izaten jarraitu ahal izatea".

"EH Bilduk proposatzen du beharrezkoa den birmoldatze prozesua finantzatzeko instituzioen konpromisoa sustatzea eta eraikitzea. Hori egin beharko litzateke esku-hartze publiko zuzenaren bitartez eta banka pribatuari zorra birnegoziatzea eta operazio hori finantzatzea exijituz. Arlo horretan, dei berezia egin beharko litzaieke Kutxabanki eta Laboral Kutxari, duten erantzukizuna bere gain har dezaten. MCCren inplikazioa ere beharrezkoa izan beharko litzateke".

Martin Garitanoren eta alkateen arteko bilera

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanok eta Debagoieneko alkateek bilera egingo dute gaur arratsaldean, Fagorren egoerak Arrasaten eta inguruko herrietan zein eragin izan dezakeen aztertzeko. Iragan astean bildu ziren aurrenekoz.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-05-30 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


2018-05-08 | Goiena
Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]


2017-12-13 | Goiena
Amica taldeak 26,8 milioi euro jarriko dituela adierazi du Edesa Industrialek “aktibitateari eusteko”

Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]


2017-10-27 | ARGIA
Edesa industrialek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du, 100 milioi euroko zorrarekin

CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.


2017-10-24 | ARGIA
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak

Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.


Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.


2017-09-12 | Goiena
CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]


Edesako langileak: “Fagor markarekin ‘pelotazo’ bat egin nahi dute”

Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.


Fagor-CNAk Garagartzan ekoizteari utzi eta langileak kalera botatzeko planari eutsi dio

Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.


2017-07-26 | Goiena
Fagor CNAko langileak:
“Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea”

12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]


CNAk Arrasateko planta itxi eta 200 langile kaleratu nahi ditu

Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.


Eguneraketa berriak daude