Mobilizazioekin hasi dira Arabako garbiketa arloko langileak, hitzarmen duina lortzeko

  • 2012tik soldatak bere horretan mantentzeagatik kexatu dira langileak. Sindikatuek eta bi patronal ezberdinek oso postura ezberdinak mantentzen dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 10an - 11:54
(Argazkia: gasteizhoy.com)

Nekatu dira eta kalera ateratzea erabaki dute. Eraikin eta lokal ezberdinen garbiketa arloko langileek mobilizazioei ekin diete. Bost urte baino gehiago daramatzate soldata izoztuarekin eta hau salatu dute, hitzarmen duin bat eskatuz. “Langileek egin duten esfortzua onartu behar dute enpresek”, eskatu diete sindikatuek enpresa ezberdinei.

Hala ere, sindikatuak ez dira soilik eraikinetako eta lokaletako langileetara mugatu nahi: “Garbiketa arloko langile guztiei mobilizaziorako deia egiten diegu, hau ez da kasu isolatu bat”, adierazi dute. Zentzu honetan, enpresa ezberdinek, Araba eta EAE mailan, hitzarmenak blokeatuta dituztela gaitzetsi dute, “negoziazioa erabat zailduz”.

Negoziazioak, itxura guztien arabera, urruti dauka tunelaren amaiera. Sindikatuen esanetan, zenbait aldarrikapen bertan behera utzi behar izan dituzte “langileek urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea delako lehentasuna”.

Sindikatuen proposamena: soldataren igoera aurreko urteko KPI-ren baliokidea

Sindikatuen proposamena erraza da: soldataren igoera, aurreko urteko kontsumoko prezioen indizearen (KPI) baliokidea dena. Baina UGT, CCOO, ELA, USO eta LAB sindikatuek salatu dutenez, bi patronal ezberdin egoteak negoziazioa asko zailtzen du eta ia ezinezkoa da akordio batera iristea.

Patronalek ere, argi hitz egin dute: %0-ko igoera planteatzen dute. Gainera, bi patronalek ere beste eskaera bat dute, lan baldintzentzako beste eraso bat izango litzatekeena: bajengatik edo lan ezintasunagatik dauden osagarriak jaistea eskatu dute.

Patronalekin bilera ezberdinak izan dituzten arren, egoera konpontzea oso zaila dela uste dute sindikatuek. Gainera, garbitzaileen lan baldintzak okertu nahi dituztela salatu dute.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude