Mobilizazioak iragarri dituzte Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaia salatzeko

  • ANkerkeriari Stop herri-ekimenak agerraldi masiboa deitu du ostegunerako eta larunbatean manifestazio ezberdinak egingo dituzte. Espainiako Audientzia Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio gazte arabar bakoitzari.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 04an - 09:33

Auzitegi Nazionalak Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteei lau urteko kartzela zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri ostean, ANkerkeriari Stop herri-ekimenak mobilizazioak deitu ditu datozen egunetarako.

Zabaldutako irakurketa batean azaldu dutenez, ostegunean herri-agerraldi batean parte hartzeko deia egin diete herritarrei: 17:00etan izango da, Gasteizko Foru plazan.

Bestalde, larunbatean manifestazioak egingo dituzte Gasteizen eta Amurrion, Zelaia eta Barbadoren herrietan. Aurrerago zehaztuko dute hauen formatua baina momentuz "data gordetzeko" deia egin dute ekimenetik.

Horretaz gain, "tokian-toki elkartasun eta babes keinuak egitera" animatu dituzte herritarrak.

"Desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatua da"

Deialdiak zabaltzearekin batera, sententziaren lehen balorazio bat egin dute ANkerkeriari Stop-etik: "Eskura ditugun bide guztiak agortu arte jarraituko dugu, izan errekurtso bidez eremu judizialean edo izan elkartasun, babes eta salaketa bidez Euskal Herriko kaleetan".

Bien bitartean, ordea, Barbado eta Zelaiaren eguneroko bizitzek baldintzatuta jarraituko dutela gaitzetsi dute, auziaren bilakaerak ekar dezakeenaren esperoan.

Sententziaen mamiari dagokionez, Audientzia Nazionalak "egiazkotasun-presuntzioa daukaten morroien deklarazio huts bat eta sostengatu ezin izan duten etorkizun handiko ikerketa lerro bat" erabili dituela salatu dute.

"Epaiak berretsi besterik ez du egiten azken asteetan salatutakoa. Konpromiso eta jardun politikoa izan dela, hain justu, salbuespenezko auzitegian epaitu dutena. Ez da bi gazte arabarren aurkako eraso huts bat, herri oso baten nahiak, desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatua baizik. Honen aurrean, hartutako bidean berresten gara: elkartasuna eta elkarrekiko babesa. Hori baita herri honek hamarkadetan zehar erakutsitako baliorik handiena", ondorioztatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude