Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaileak dimisioa aurkeztu du eta EH Bilduk onartu egin dio, azalpen hau emanda: "Aurkeztutako dimisioa onartu dugu, bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik. Gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete".
El Correo-k argitaratutako informazioaren arabera, Ertzaintza Larrion ikertzen ari da, "identitate ordezkatzearekin" lotutako ustezko delitu batengatik. Correoren arabera, Larrion beste pertsona baten NAN-arekin kontu korronte bat irekitzen saiatu zen, oraindik ezagutzen ez diren motiboengatik. Larrionek atzo bertan deklaratu zuen Ertzaintzan, eta handik ordu batzuetara argitaratu zuen EH Bilduk haren dimisioa onartzen zuela, argudio bezala adieraziz: "Gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete".
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!