Mintzalagun gisa izena emateko epea zabalik da

  • Mintzapraktikan aritzeko lehenengo izen-emate deialdia abiatu da urrian. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, dagoeneko 7.000 lagun baino gehiagok osatzen dute mintzalagunen komunitatea, 21 herri eta eskualdetan. Euskal Herri osora zabaldu nahi dute egitasmoa.


2020ko urriaren 6an - 16:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Mintzalaguna elkarrekin! Euskara bizi, erabili” lelopean ekin diote kanpainari. Urriaz gain, urtarrilean ere izango da aukera izena emateko, eta informazioa herriko euskara elkarteetan, euskaltegietan, udalean edota mintzalaguna.topagunea.eus webgunean aurki daiteke.

Euskaraz egin nahi dutenak euskaraz egin ohi dutenekin elkartzea da Mintzalagun programaren funtsa; euskara praktikatu nahi dutenak (bidelariak) eta horiei laguntzeko prest daudenak (bidelagunak) elkartzea. Talde txikiak egiten dira eta astean behin ordubetez elkartzen dira gustuko duten jardunerako, beti ere euskara lagun.

Konfinamenduak iraun bitartean, internetez mantendu dute harremana komunitateko kideek. Orain, aurrez aurre batzen hasteko unea dela dio Topaguneak. “Pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonarekin hasiko dira euskaraz hitz egiten”.


Irakurri gehiago: Euskara Topagunea Euskalgintza
Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 8
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.