Milioi bat dantzari emakumeen aurkako bortizkeriaren aurka

  • One Billion Rising (Mila milioi zutik) Gobernuz Kanpoko Erakundeak, atzo San Balendin eguna izaki, emakumeen kontrako biolentzia salatzeko kanpaina abiatu zuen. Ekintza deigarria egin zuten, eta munduko 184 herrialdetan batik bat emakumeak, baina baita gizonak ere, dantzan jarri zituen. Antolatzaileek adierazi dutenez, dantza eta musika adierazpide indartsuenetakoak dira. GKEren webgunean munduko hainbat bazterretan grabatutako bideo zatiak zintzilik daude. Hona horietako batzuk:

     

     

     

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!