Milaka pertsona batu ditu Bizitza plataformak Bilbon, COVID pasaportearen eta haurren txertatzearen aurka

  • Bizitza plataformak manifestazioa egin du Bilbon “Stop diktadurarako pasaportea” eta “Askatasuna” zioten bi pankartarekin. Milaka pertsona batu dira La Casillatik atera eta Autonomia kalean barrena joan den mobilizazioan. Covid pasearen eta haurren txertatzearen aurkako aldarriak izan dira nagusi.


2022ko urtarrilaren 24an - 10:55
Azken eguneraketa: 12:13
Autonomia kalean egin dute mobilizazioa. (Argazkia: Bizitza)

"COVID pasea herritarrak kontrolatu eta esperimentu horretan parte hartu nahi ez dutenak diskriminatzeko da". Irakurketa hori egiten dute Bizitza plataformako kideek, eta beren ustez, "agerikoa da pasaporte lotsagarri hau ez dela osasun kontu bat, baizik eta orain arte ezagutzen ez dugun totalitarismo bati atea irekitzen dio, eta oraingoz, atzera bueltarik ez duen totalitarismoa".

Paseaz gain, txertoen aurkakotasunak ere presentzia izan du, zehazki haurren txertaketak. "Gure haurrak babesteko prest gaude: haurrak, ez baitira laborategiko saguak, ez baitira mundura sortu farmazia industriaren medikamentu esperimentalak probatzeko". Aurreko astean Iruñean egin bezala, datozen egunetan Bilbon umeen txertaketa gelditzeko asmoz kereila sartuko dute Liberum elkartearekin batera "preskripzio faltagatik eta informazio faltsua emateagatik".

Pankarta nagusiaren atzetik, beste ugari eraman dituzte manifestatzaileek: "Gera dezagun COVID-19 txertatze esperimentala", "Adin txikikoekin ez da esperimenturik egiten", "Babestu natura" edo "Stop vacunazi pasaportea: terrorismo informatiboa".

Manifestazioan jakinarazi dute epaitegietara jotzear direla pasearen aurka, eta hau indarrean jarri denetik jendeak herrietan aurkeztutako erreklamazioak jasotzen ari direla urtarrilaren 31 bitartean. Ondoren lurralde bakoitzeko epaitegietan aurkeztuko dituzte horiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude