Gerraren klixea

  • Aurrena Espainiako presidenteak aipatu zuen, gero Frantziakoak, eta atzetik, Portugalgoak: «Gerra». Munduko agintariak koronabirusaren etorrerarekin zeinen galduta dauden erakusten du terminologiak. Nork erabaki du honi gerra deitzea? Zergatik? Herritarren hiztegian ere ari dira hedatzen halakoak: heroiak, lehen lerroa... Militarrak ere agertu dira, salbuespen egoera bat indarrean egonik beren protagonismoa nolabait bilatu nahian, beren hiztegi oldarkorrekin.


2020ko martxoaren 22an - 09:47

Baina hau ez da gerra bat. Eta, gerraren klixe hori erabiliz atxikimendu patriotikorako dei itsuak egin beharrean, agintariek hobe lukete baliabideak jarriko balituzte. Gaurko BERRIAn agertzen dira (fronteko) lehen lerro horretan ari diren heroi batzuk. Haserre daude. Behin bakarrik erabil litezkeen maskarak berrerabiltzera behartzen ari zaizkie, amaitzen ari direlako. Zabor poltsekin babesten ari dira soinak, mantal iragazgaitzik ez dagoelako. Ez direlako testak egiten —Atharratzeko kasuen kontrol falta salatu du mediku batek—. Garbitzaileak, garraiolariak, dendariak... armarik gabe igorri dituzte lehen lerrora. «Gaixotzera bidaltzen gaituzte», salatu dute BERRIAn lekukotza eman duten osagileek.

Egia da krisi hau kudeatzea zeharo zaila dela. Deskontrolatua dabil. Inor gutxik esperoko zuen horren azkar hainbesteko beharrak sortzea. Nola produzitu milioika maskara eta amantal kolpetik? Bada, gerratan lantegiak errekisatu eta nazionalizatzen ziren, armak produzitzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude