Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

  • Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak atxilotuz. Gertakaria argitara eman duten eragileek martxoaren 22an ekintza berezi bat antolatuko dute Baionan, frantses estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan zabaldu den etorkinen eskubideen alde ekiteko deialdiaren testuinguruan.

Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.