Mezu arrazistak alboratzeko eskatu du Donostian jipoi baten ondorioz hildako gaztearen amak

  • Ostiral goizaldean jiportu zuten Santi Coca Hacine-Bacha, eta igandean zendu da. Hilketaren berri izan bezain pronto hedatutako gorrotozko mezu arrazista eta xenofoboen aurrean, hitza hartu du gaztearen amak.

Fatima Hacine-Bacha Garcia, hildako gaztearen ama, EiTB-k jasotako bideo batean

2019ko apirilaren 30ean - 10:27
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Kaixo guztioi,

Jakinarazi nahi nizuen Santiren ama naizela. Nire semeak oso lesio gogorrak eta garun-heriotza pairatu ditu, apurka-apurka badoa, gurekin beste era batera egoteko.

Komunikabideetan, telebistan, egunkarietan eta sare sozialetan dabilen informazioaren aurrean, nire proposamena zera da: oinarritu gaitezen maitasunean, mantendu ditzagun bakea eta lasaitasuna, utzi ditzagun alde batera amorrua, diskriminazio arrazistak eta gorrotoa (…) sakonki sentitzen dudan proposamenarekin bat egitera gonbidatzen zaituztet.

Besarkada bero bat, Fátima.

Laburbilduz: MAITASUNA, BAKEA ETA LASAITASUNA.

Eskerrik asko”.

Santiren amaren hitzak dira, mutikoaren heriotzaz jakinarazi eta gutxira azaleratu diren iruzkin arrazista eta xenofoboak gelditu nahirik helarazi nahi izan dituenak.

Ostiral goizaldeko 05:00ak aldera jazotako jipoian zendu zen 17 urteko gaztea. Ijentea kalean, udaletxearen eta Klub Nautikoaren inguruetan gertatu zen ezbeharra. Hainbat gaztek taldean emandako jipoiak larriki zaurituta utzi zuen gaztea, eta oso larri eraman zuten Donostiako ospitalera. Zainketa intentsiboen unitatean bi egun koma egoeran pasata, igandean zendu zen, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Sei gazte espetxeratuta

Jipoiarekin loturan, Ertzaintzak 18 eta 25 urte arteko zazpi gizonezko atxilotu zituen gertakariak jazo ziren leku berean. Astelehenean eman zuen ebazpena epaileak, eta “homizidioa” leporatuta espetxeratu egin ditu atxilotuetako sei. Zazpigarrena baldintzapean aske utzi du.

Elkarretaratzeak

Gertakariaren aurrean gaitzespena adierazi duten hainbat herritarrek astelehenean, ehunka izan baitira bai familiak deitutako elkarretaratzean zein udalak deitutakoan parte hartu dutenak.

 


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.