Merkel badoa, eta orain zer?

  • Alemaniako CDU alderdiko buruzagi izaten jarraitzeari uko egin dio Angela Merkelen konfiantzako Annegret Kramp-Karrenbauer-ek. Horrenbestez, larunbatean kongresu garrantzitsua egingo dute eta alderdiaren timoia hartzeko hautagaiak ondorengoak dira: Armin Laschet, Norbert Röttgen eta Friedrich Merz. Bertan gailentzen dena izan daiteke irailean ospatuko diren kantzilertzarako hauteskundeetan Merkel ordezkatuko duena, eta beraz, Europan pisu politiko garrantzitsua izango duen pertsona.

Norbert Röttgen, Armin Laschet eta Friedrich Merz, hurrenez hurren, Alemanian Angela Merkel ordezkatzeko hautagai dira. (Noticias Por el Mundo)

2021eko urtarrilaren 15ean - 10:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2018an Annegret Kramp-Karrenbauer-ek CDU alderdia zuzentzeko lanetan Angela Merkel ordezkatu zuen. Merkel eta alderdiaren zati handi baten nahia bete zen horrela. Hurrengo pausoa, Kramp-Karrenbauer Alemaniako Kantziler izateko bere hautagaitza aurkeztea zen unean atzera egin zuen ordea, eta gauzak ez ziren Merkelek espero bezala atera.

Sua piztu zen Kramp-Karrenbauer-ek Turingiako landerrean bere alderdikideek AFDko ultraeskuindarrek hauspotutako Thomas Kemmerich liberalaren hautagaitza babestea gogor salatu zuenean. Horren aurrean alderdiaren barruan izandako tentsio eta babes falta argudiatuta, gidaritza uztea erabaki zuen 2020ko otsailean.

2020ko apirilerako, eta ostean abendurako, finkatu zuen CDUk buruzagi berria aukeratu eta hurrengo urteetan alderdiak izango duen ildoa erabakitzeko kongresua. Prozesua bertan behera geratu zen pandemiaren eraginez eta asteburu honetan egingo dutena hirugarren saiakera izango da. Kongresu telematiko bidez aukeratuko dute delegatuek hurrengo buruzagia eta pertsona horrek iraileko Alemaniako hauteskunde orokorretan Merkelen lekua har lezake.

Merkelen ondorengotza: Nor da nor? Nork irabaz lezake?
Bi hamarkadaz emakumeen esku egon den ardura berriz ere gizonezko baten eskuetara igaroko da. Armin Laschet, Norbert Röttgen eta Friedrich Merz dira hautagaiak

Ostiralean hasi eta larunbata bitarte iraungo duen prozesuan Armin Laschet, Norbert Röttgen eta Friedrich Merz dira hautagaiak. Bi hamarkadaz emakumeen esku egon den ardura berriz ere gizon baten eskuetara igaroko da. Infratest Dimap ikerketa etxe alemaniarrak eginiko azterketaren arabera urtarriletik hona hiru hautagaien artean zegoen aldea nabarmen murriztu da, Brexitaren inguruan lorturiko adostasunak eta Washingtongo gertakariek zuzeneko eragina izan dute. Aurezkez dezagun nor den nor.

Armin Laschet: 59 urte

Ipar Renania-Westfaliako landerraren presidentea da. Hiru hautagaien artean Merkelen ildoa ordezkatzen du. Bere egiten ditu Merkelen pragmatismoa eta zentro politikorako joera. Alderdiaren barruan bizi diren bi joeren arteko talka ekidin dezakeen pertsona litzateke.

Norbert Röttgen: 55 urte

Bera ere Ipar Renania-Westfaliakoa da jaiotzez, Bundestag-eko Kanpo Batzordea zuzentzen du. Zentrista da bera ere Ana Barrojak El País egunkarian hainbatetan idatzi bezala, eta alderdiak AFD ultraeskuindarrarekin zenbait landerretan izan duen gertutasun politikoa gogor kritikatu izan du.

Friedrich Merz 65 urte

Adar eskuindarrenaren hautagaia da. Legelaria ofizioz, eskuin muturraren mehatxuaren aurrean alderdiaren posizio politikoa gogortzearen aldekoa da. Orain arte Merkelen taldeak arlo ugaritan aurrera aplikatutako politiken –parekidetasuna, etorkinen harrera, trantsizio energetikoa, batzuk aipatzearren– norabidea gehien aldatu dezakeen hautagaia da.

Edozer gerta daiteke beraz: kontinuismoa edo haustura. Hiru hautagaien aukeren inguruan zorrotz hitz egin du Daniel Vicentek El Salto aldizkarian idatzitako artikuluan. Primario hauek Alemanian bezain beste eragingo dute Europar Batasunean. Irabazten duenak Angela Merkelen itzalari egin beharko dio aurre.

Angela Merkelen itzala

Hanburgon jaioa baina Templin (Alemaniako Errepublika Demokratikoa) hirian hezia, garaiko alderdi komunistaren gazterietan eman zituen lehen pausoak politikan. Berlingo Harresiaren erorketarekin batera utzi zion komunista izateari, artzain protestantea zen bere aitaren gisan, ideia demokristauekin bat egiteko. 1990. urtean hasi zen bere jardun politikoa CDU alderdian bozeramaile gisa. Lanak ongi bete ostean 2005ean alderdiko buruzagi izendatu zuten.

Urte berean egin ziren Alemaniaren kantzilertzarako hauteskundeetan CDUren hautagai izan zen eta bere aurkari Gerhard Schröder (SPD) hautagai sozialdemokratari oso gutxigatik gailendu ostean, gobernu baten osaketarako gehiengo sendo baten faltan geratu ziren bi aldeak.

Uso edo otso guztiaren gainetik gobernatzeko izan duen pragmatismo germaniar horrek desberdindu du Merkel beste buruzagiengandik

Horrela etorri zen gerora oso ezagun egin den CDU eta SPDren arteko gobernu-hitzarmen historikoa, nazioartean Koalizio Handia bezala ezagutu dena. Hitzarmen horrek eraman zuen Merkel Alemaniako a. gintaritzara. Orduz geroztik bertan da hauteskundeak bata bestearen atzetik irabazi ostean. 2008ko krisiaren aurrean berak babestutako austeritate politikek sortutako oinazeak konpondu gabe jarraitzen duen honetan herritar askoren etsaitasuna berarekin darama Hanburgoko liderrak.

Kontrara, inguruko herrialdeetan ez bezala, eskuin muturraren presioei uko eginez herrialdearen ateak ireki zituena ere bera izan da. Europak oraindik ere bizi duen errefuxiatu krisiaren erdian milioi bat iheslari inguruk Alemanian bizitza berri bati ekiteko aukera izan dute. Uso edo otso, guztiaren gainetik gobernatzeko izan duen pragmatismo germaniar horrek desberdindu du Merkel beste buruzagiengandik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alemania
2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


Azkenean bigarren bozketan lortu du Merzek Alemaniako kantziler izateko gehiengoa

Lehen bozketako ezustearen ostean, CDUko buruak Alemaniako parlamentuko 325 diputaturen babesa jaso du bigarren bozketan, gehiengoa osatzeko behar dena –316 aulki– baino bederatzi gehiago. Bosgarrenez gobernatuko dute elkarrekin CDU-CSU eta SPD alderdiek... [+]


Merzek ez du eskuratu kantziler izateko gehiengo osoa Alemaniako Parlamentuan

CDU-CSUren eta SPDren arteko aliantzak 328 aulki baditu ere Bundestagen, 310 diputaturen babesa jaso du Merzek astearteko bozketan, gehiengoa lortzeko behar direnak baino sei gutxiago. Lehen aldia da Alemania errepublika federala denetik ez dela kantzilergai bat lehen bozketan... [+]


Ukrainarako “irtenbidearen” bila, edo ez?

"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa: Friedrich Merz kontserbadorea

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


Eguneraketa berriak daude