Merezimenduzko Argia Saria: Oihana Goiriena

  • Bere senar Pablo Gonzalez kazetariaren kartzelaratze injustua salatzeko eta kazetaritza askea defendatzeko egiten ari den lanagatik, eta auzia lau haizetara zabaltzeagatik, Oihana Goirienak jaso du 2023ko merezimenduzko saria. Borrokaren arpegi bilakatu delako, eta ARGIAko komunitatearen indarra transmititu nahi diogulako eskaini diogu sari berezi hau.


2023ko urtarrilaren 27an - 17:33
Azken eguneraketa: 2023-01-30 12:55:53

Honengatik saritu du Oihana Goiriena ARGIAk:

"Injustizia larri bat oinarrian duen saria da ondorengoa. Urtebete egingo du laster kazetari batek Europa ipar-ekialdeko espetxe hotz batean, bere oinarrizko eskubideak nola urratzen dituzten ikusten. Freelance bat, hedabide edo estatu baten babes agerikorik gabe, egoera latz horri aurre egiten ia bere bakardadean.

'Zerbait azaldu aurretik, lehenik eta behin, zerorrek ulertu behar duzu, bestela gaizki goaz'. Hala zioen eskola zaharreko kazetari honek, ekaitz perfektu batek erdiz erdi harrapatu aurretik. Epaiketarik gabe preso, bere aurka fundamentuzko frogarik aurkeztu gabe, bahituta dauka Poloniak. Eta bere burua publikoki defendatu ezinean utzi dute komunikatzaile hau, inkomunikatuta.

Inguruko lagun eta senideak ez dira besoak gurutzatuta geratu ordea, eta gaur egun Pablo Gonzalezen kasua injustizia bat iruditzen bazaigu, hor beraiek egin duten lanak zerikusi handia du. Bere emazteak egindakoak, batez ere. Espetxean sartu zutenetik, ikusi dugu berdin hedabide handietan nahiz txikietan; legebiltzarretan edo gaztetxeetan. Behar den leku guztietan, beti, injustizia salatzen, senarraren askatasuna aldarrikatzen, gertatu dena etengabe audientzia berriei kontatzen, indarra transmitituz, eta batez ere, beti duintasun osoz.

Eta bide batez, kazetaritzaren defentsa egiten, azken aldian elite ekonomiko eta politikoen hain esaneko ikusten dugun ofizio honi gogoraraziz zintzotasunean dagoela bere edertasuna. Kazetaritza independente edo askerik gabe ez dagoela demokraziarik, eta Pablorekin egiten ari direna kazetari guztion aurkako erasoa dela".

Oihana Goiriena / Argazkia: Dani Blanco

Entzun sarituaren hitzak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2023
"Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da"

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


KRONIKA | Aurrez aurrekoaren xarma

Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.


Ikusezinei irudia eta ahotsa jartzeagatik

Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen... [+]


2023-01-27 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Giro goxoa Usurbilgo ekitaldian

Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.


Eguneraketa berriak daude