Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Azterketak Euskaraz

  • Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen duten Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleek jaso dute 2023ko kanpainaren saria. Haien borroka herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola delako, eta gazte eta helduek elkarrekin hamaika ekintza egiten dituztelako eman diegu saria, besteak beste.


2023ko urtarrilaren 27an - 17:33
Azken eguneraketa: 2023-01-31 12:33:26

Mañolo Espellet, Araitz Echegaray eta Maialen Harispuruk jaso dute saria, Azterketak Euskaraz kolektiboko ikasle, irakasle eta gurasoen izenean.

Honengatik saritu du Azterketak Euskaraz kolektiboa ARGIAk:

"Garaipenak behar izaten ditu mugimendu batek ilusioz aitzina egiteko. Lorpenik gabe nekeago izaten da denboran irautea; beti bada indarberritzearen eta indar berrien erakartzearen kezka.

Badirudi sariztatzera goazen horiek ez dutela arrangura hori. Badirudi haiena, ardo onaren gisara doala urteen bortxaz onduz…

Urte luzeak dira, alta, lortu gabeko helburu izaten segitzen duela haienak, eskubide behar lukeenak, legeak babesturiko urraketa izaten segitzen duela. Baina aitzina doaz, irudimentsu, koloretsu, irritsu eta erradikal.

Bihar eta etzi, herrigintzak eta euskalgintzak beharko duen belaunaldi berriarentzako sekulako eskola da. Gaztetxoak ditu lehen lerroan, ondoan dituztelarik haien guraso eta irakasleak. Okupazioak, desobedientziak, giza-kateak, petizioak: irakaspenez beteriko borroka-esperientzia dute".

Mañolo Espellet, Araitz Echegaray eta Maialen Harispuru / Argazkia: Dani Blanco

Entzun sarituen hitzak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2023
"Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da"

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


KRONIKA | Aurrez aurrekoaren xarma

Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.


Ikusezinei irudia eta ahotsa jartzeagatik

Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen... [+]


2023-01-27 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Giro goxoa Usurbilgo ekitaldian

Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.


Eguneraketa berriak daude