Ikus-entzunezko Argia Saria: Karpeta Urdinak

  • Karpeta Urdinak torturari buruzko dokumentalak jaso du 2023ko ikus-entzunezko saria. Kriminologiaren Euskal Institutuak frogatuta utzi duen torturatuen errealitate gordina argitara eta pantailetara kalitate handiz ekartzeagatik eman diogu saria, besteak beste. Lana zuzendu duen Ander Iriartek eta Katti Pocheluk jaso dute saria.


2023ko urtarrilaren 27an - 17:31
Azken eguneraketa: 2023-01-30 12:54:32

Honengatik saritu du Karpeta Urdinak dokumentala ARGIAk:

"Euskal Herrian ez dugu Guantanamorik, edo Abu Ghraib-ik. Ez ofizialki, bederen, nahiz eta frogatu ahal izan den Hego Euskal Herriko eta Espainiako komisaldegietatik pasa diren 20.000 euskal herritarren artean 5.000 baino gehiagok tortura sufritu dutela.

Ikusezina argitara ekartzeak, berez badu garrantzia, baina are gehiago, asmo politikoak dituen ezkutuko praktika hori masiboa eta sistematikoa izan bada. Egia ofizialak superprodukzioen bitartez kontatzen diren bitartean, herri baten tragedia isilean itota uzteko arriskua dago. Eta horregatik, milaka lagunen bizipenek apalategi batean ahaztuta amai ez dezaten, ezinbestekoak dira honelakoak bezalako lanak.

Berriz horrelakorik gerta ez dadin, estatuen biolentziaren biktima diren eta erreparaziorik ez duten milaka lagun horiekiko zorra kitatzen laguntzeko".

Ander Iriarte eta Katti Pochelu / Argazkia: Dani Blanco

Entzun sarituen hitzak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2023
"Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da"

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


KRONIKA | Aurrez aurrekoaren xarma

Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.


Ikusezinei irudia eta ahotsa jartzeagatik

Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen... [+]


2023-01-27 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Giro goxoa Usurbilgo ekitaldian

Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.


Eguneraketa berriak daude