Prentsako Argia Saria: Zugazart

  • Unai Iturriaga Zugaza-Artazak Gara egunkarian Zugazart sinadurapean argitaratzen dituen iritzi tirek jaso dute 2023ko prentsa saria. Aktualitateko gaiei eta auziei umorez eta zorrotz heltzen dielako eman diogu saria, besteak beste.


2023ko urtarrilaren 27an - 17:34
Azken eguneraketa: 2023-01-30 15:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Honengatik saritu ditu Zugazart iritzi tirak ARGIAk:

"2019ko ekainaren 3an publikatu zuen estreinako lana kazetaren Iritzi sailean, gainerako zutabeen alboan. Bere aurrekoak egindako ibilbidearen aitortza moduan, zera idatzi zuen: “Zorrotz eta garratz merezi zutenekin. Maitasunez eta samurtasunez behar zutenekin”. Eta, esango genuke, hitzok bere buruari ere aplikatzen dizkiola.

Langile grebak, euskararen kontrako erasoak, Enrique Maya, bertsolaritza, euskal preso politikoak, polizia, Osakidetzaren gainbehera, Irulegiko eskua, Iñigo Urkulluk esan egin eta egiten egin dituenak... baita Palestina, Ukraina edota Brasilgo gertakariak ere. Egunero du aktualitateaz zuri-beltzean idazten eta marrazten, umorez sarri, baina arkatza majo zorroztuta.

Gai da, pintzelada parearekin, errealitateaz duen ikuspegia irakurleok gure egin dezagun lortzeko, egiaz, erakusten diguna errealitatea bera baino sinesgarriagoa gertatzen da-eta".

Unai Iturriaga 'Zugazart' / Argazkia: Dani Blanco

Entzun sarituaren hitzak:


Eguneraketa berriak daude