Argia Sariak banatuko dira gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

  • Aurrez aurreko ekitaldian banatuko ditugu berriro ere euskarazko komunikazioaren sariak, Usurbilgo Atxega Jauregian. Urtarrilaren 27an euskal kultura eta jendarteko ehundik gora lagun bilduko dira, eta 16:00etatik aurrera ARGIAko webgunean eskainiko dugu zuzenean sari banaketa.


2023ko urtarrilaren 27an - 09:29

Pandemia dela eta, azken bi urteetan Argia Sarien banaketa ezin izan dugu elkarrekin egin. 2023an berriro berreskuratu dugu Usurbilgo Atxega Jauregian egin ohi den ekitaldia, eta gaur, urtarrilaren 27, bazkari eder batean elkartuko dira euskal kultura eta jendarteko ehundik gora lagun. Horren ostean egingo den sari banaketa ekitaldia ARGIAko webgunean zuzenean jarraitzeko aukera izango da, 16:00etatik aurrera. Sare sozialetan #ArgiaSariak etiketa erabiliko da, jarraitu ARGIAren Twitter, Facebook, Mastodon eta Instagrameko kontuetatik.

34. edizioa izango da aurtengoa. Udazkenean herritarrei galdetu zitzaien proposatzeko Argia Sariak nork merezi dituen, eta urtero bezala, ARGIAko lantaldeak erabaki du euskarazko komunikazioan nor nabarmendu den 2022an. Ez dute dirusaririk saridunek, baina ARGIAren aitortzarekin batera, Antton Mendizabal eskultoreak egindako garaikurra emango zaie. 1991tik banatzen dira bere lanak.

Sei sari banatuko dira, eta arratsaldean jakinaraziko da nork jasoko dituen alor hauetako sariak: ikus-entzunezkoa, prentsa, entzunezkoa, Internet, komunikazio kanpaina eta merezimenduzko saria.

Aurreko edizioei eta sarituei buruzko informazio guztia Argia Sariak kanalean kontsultatu daiteke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2023
"Euskarak bizirik iraungo badu, teknologia burujabetza eta kultura librearen bidetik izango da"

Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]


KRONIKA | Aurrez aurrekoaren xarma

Bi urteko hutsunearen ondoren itzuli gara Usurbilgo Atxega Jauregira. Hotz dago kanpoan, euria ere ez da urruti, eta bazkal aurreko aperitiboa barruan egitea erabaki dute aurten.


Ikusezinei irudia eta ahotsa jartzeagatik

Dena eskubide dugunaren uste orokortu samar bat nabari dut inguruan azken aldian. Kontsumoari lotua ote? Klasetik ere izango du. Dirua, azken batean. Zerrendatzen ditugu lagunartean gure eskubide amaiezinak, betebeharrekin gutxiago gogoratuta eta oinarrizko eskubideak zapaltzen... [+]


2023-01-27 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Giro goxoa Usurbilgo ekitaldian

Jarraian Usurbilgo Atxega Jauregian sari banaketan ateratako hainbat argazki.


Eguneraketa berriak daude