Mende bat eta gero, Sinn Féin irabazle Irlandako Errepublikan

  • Fianna Gael alderdi demokristaua eta Fine Fail zentristak azken mendean Irlandako Errepublikan finkatutako bipartidismoa hautsi du Sinn Féinek, errepublikako parlamenturako hauteskundeak irabaziz. Hala ere, ez du samurra izango gobernua eratzea.


2020ko otsailaren 10an - 12:42

XX. mende hasieran Irlandako Errepublika sortu eta Sinn Fein banatu ondoren, emaitza historikoak lortu ditu ezkerreko alderdi errepublikarrak. 160 eserleku ditu legebiltzarrak eta oraingoz 78 banatu dira alderdien artean: 29 Sinn Féinentzat, 16 Fianna Fáilentzat eta 14 Fine Gaelentzat, orain gobernua gidatzen duen alderdiarentzat.

Inkesten arabera, Sinn Feinek eskuratu dezake botoen %24,5, Fianna Fáil-ek %22,2 eta Fine Gael-ek %20,9. Azken bi alderdi hauek sostengatzen dute egungo gobernua 92 botorekin. Gehiengo osoa 80 jarlekutan dago eta ez dirudi bi alderdiek samur izango dutenik kopuru horretara iristea. Seguruenik bihar jakingo dira guztiz emaitzak zeintzuk izan diren. Irlandako alderdi sistemak “botoen transferentzia” baimentzen du eta horrek kontaketa geldotzen du. Sistema honetan, alderdietako hautagaiak alfabetikoki egindako zerrenda batean aurkezten zaizkio herritarrari eta honek izendatzen ditu 1, 2, 3, 4… zenbakiekin zeintzuk diren bere lehentasunak.

Alderdi nagusiek Sinn Fein oso baztertua izan dute Irlandako Errepublikako politikan, besteak beste, IRAren adar politikoa zela aitzakiatzat hartuta. Mary Lou McDonald Sinn Féineko zerrenda buruak adierazi duenez, “orain alderdia ezinbestean kontuan hartu beharko dute” hamarkadatan baztertu ondoren. Hauteskunde kanpainan zehar, Fine Gaelek gobernua eratzeko Sinn Féinekin ez duela hitz egingo zehaztu du. Fiana Fáilek hitz egiteko prest dagoela adierazi izan du.

Azken urteetan hirugarren indar gisa mantentzea lortu du alderdi errepublikarrak, baina emaitza hauek ezustekoak izan dira. Antza, Irlandak azken hamarkadatan izandako hazkunde ekonomikotik at geratu diren sektore sozialek bozkatu dute Sinn Féin, bereziki gazteek. Esate baterako, bere programan proposatu du etxebizitzetako alokairuak hiruz urtez izoztea edo 100.000 etxebizitza publiko eraikitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda
2024-02-05 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Marginaliak


13 urtera arte mugikorrik ez: Irlandako hiri bateko ikastetxe eta guraso elkarte guztiek hartu duten erabakia

Herri bateko familia eta eskola guztiek adosten badute haurrei ez dietela smartphonerik erosiko, akabo seme-alabei mugikorra emateko presioa, akabo mugikorrik ez duen haur bakan horien bazterketa. Bada, Irlandako Greystones hiriko zortzi ikastetxeek eta horietako guraso... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


Eguneraketa berriak daude