Medikuen lan karga azaleratu dute Aiarako osasun langileek

  • Roberto Gonzalez Santiesteban Aiarako medikuak Osakidetzako anbulategietako egoera eskasaren berri eman du sare sozialetan, "gaixoek eta arduradunek Aiarako unitateko errealitatea ezagutu dezaten".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 02an - 12:11
Aiaran egiten du lan Roberto gonzalez Santiestebanek. Argazkia: Aiaraldea

Urduñako Udalak salatu duenez, lehen arretako osasun langileen egoera eskasa eta kezkagarria da. Roberto Gonzalez Santisteban Aiarako medikua da, eta eskualdeko zenbait daturen berri eman du sare sozialetan, "gogoeta gisa, informatzeko helburu soilarekin baino ez".

Bost herritan, 11 mediku

18.000-20.000 herritar artatzen ditu Osakidetzak "Aiaran": Urduña, Artziniega, Luiaondo, Arespalditza eta Amurrio herrietan bizi direnak, hain zuzen. Guztira, 11 familia mediku daude herri horietan: 3 Urduñan, bana Artziniegan zein Luiaondo-Arespalditzan, eta 6 Amurrion.

Horrez gain, 3 pediatra daude Amurrion. "Azken egunetan bi baja egon dira Urduñan eta bat Amurrion. Gainera, Artziniegako medikua ere bajan dago, lanean COVID-19a zuen eri batekin harremana izateagatik", azpimarratu du Gonzalez Santiestebanek. 

Ondorioz, Arespalditzak landa eremua artatu beharko du; "Beotegitik Soxoraino eta Murgatik Erreteseraino".

Osasun egoerari aurre egiteko bitarteko falta salatu du Roberto Gonzalez Santisteban medikuak. Esaterako, 4 sendagilek hartu behar izan dute baja azken egunetan.

Aiarako medikuaren hitzetan, egoerari Amurrioko arreta gehigarria erantsi behar zaio: "Erizain eta medikuntzako profesional guztiak egunero pasatzen gara Amurrioko COVID gunetik koronabirusak infektatutako herritarrak presentzialki sendatzera: beharrezko PCR frogak egitera, jarraipena behar duten gaixoekin egotera eta abar. Horrez gain, aipatutako arrazoiengatik, medikurik ez duten herritarrak ikusten ditugu".

Baliabide eza

Egungo baliabideekin, baina, ezin zaio aurre egin eskariari, Gonzalezen arabera. Martxotik gaur arte Arespalditzan, esaterako, 2500 kontsulta presentzial egin dituzte gaixotasun fisiko edo emozionaldunak kontuan hartuta.

Ildo beretik, medikuek soilik osatu ditzaketen txostenen kargu hartu behar izan dute, "administraziokoek ezin baitituzte egin".

Isolamenduan dauden pertsonen bajen tramitazioa ere gainezka dago, osagilearen esanetan. Sektoreko datu orokor esanguratsu batzuk ere aipatu ditu, lan kargaren adierazle gisa, egunero medikuek 15.000 baja bideratzen dituztela, kasu.

"Pazienteak -animo guztiei-, arduradunak, zuzendariak, OSIko kudeatzaileak, Osasun Saila eta Lehendakaria egoeraren jakitun egon eta iritzia emateko"  azaldu du Gonzalez Santiestebanek guzti hau, "gure unitatearen errealitatearen deskribapen zehatza izan dezaten, ez da iritzi bat".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude