EHU

Mediku onak euskaldunak dira: EHUren graduazio ekitaldiko hitzaldi gogoangarria

  • Medikuntzako graduko 2015-2016 ikasturteko 6. mailako ikasleek karreran euskara zein egoeratan dagoen salatu dute graduazio ekitaldian. "Gradu guztia euskaraz ikasteko ezintasuna eta egunerokotasunean dauzkagun oztopoak agerian utzi nahi izan ditugu", adierazi dute.


2016ko maiatzaren 16an - 11:22

Diskurtsoaren hasieran eskerrak eman dizkiete iazko ikasturtean graduatu zirenei, haien hitzaldiari esker asko zabaldu baitzen euskarak Medikuntza ikasketetan bizi duen egoera.

Ikasle euskaldunen izenean hitza hartu duen ordezkariak nabarmendu duenez, "ukaezina da gaur egun euskaraz ikasi eta irakastea Euskal Herriko Unibertsitateak bermatu beharko lukeen eskubidea dela. Baina zer baldintza daude eskubide hau betetzeko? Oraindik ere euskaraz matrikulatu eta gaiak gaztelaniaz jasotzen ditugu, azterketa batzuk bi hizkuntzatan erantzun behar izan ditugu, sesioak euskaraz aurkezteko zailtasunak ditugu".

Dekanoa, Euskarako Dekanordea eta departamentu buruak jo dituzte egoera horren erantzuletzat. "EHUko medikuntza fakultatean euskarak lehentasuna izan beharko luke eta zuek zarete gaur egun dugun egoera larri honen erantzuleak".

Azken hilabeteetan egindako aurrerapenak ere nabarmendu dituzte. Besteak beste, Euskara Errektoreordea ikasleekin bildu izana, haien kexa eta proposamenak entzun izana eta egoera hobetzeko konpromisoa hartu izana.

"Guk, hemendik aurrera ere, mediku bezala, euskaraz ikasi, sendatu eta bizitzeko eskubidea defendatzen jarraituko dugu. Mediku on ala euskaldun izatearen dikotomiaren diskurtsoa ezabatzeko ordua da. Ez gara mediku onak ala euskaldunak, mediku on eta euskaldunak baizik". 

Hitzaldiaren amaieran zenbait ikasle zutitu egin dira eta Habanera doinuan "euskaraz bizi, ikasi eta sendatu nahi dugu" kantatzen bukatu dute.

Osasun alorreko beste ikasketetan ere antzeko arazoak

Albiste hau argitaratu ondoren, EHUko Odontologia ikasleek ARGIAra idatzi dute Medikuntzako ikasleen aldarrikapenarekin ados daudela adieraziz. Gogora ekarri dute ikasle gutxiago dauzkaten graduetan ere euskaraz ikasteko zailtasunak daudela eta lanean ari direla egoera horri buelta emateko.

Fisioterapeutak ere aipatzen dituzte hedabide honek jaso duen mezuan, nabarmenduz, ikasle kopurua txikiagoa delako, sarritan Osasunaren beste alorretan are zailagoa dela euren ahotsa entzunaraztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


Kazetaritza Matxistaren Behatokia sortu dute, hedabideen eduki matxistak aztertzeko

Euskal Herriko Unibertsitateko Bitartez ikerketa taldeak eta Pikara Magazine agerkariko kideek sortu dute.


Eguneraketa berriak daude