EHUko agintariak lotsagorritu dituen Medikuntzako graduazio diskurtsoa

  • “Arduradunak nahiko gertu ditugula aprobetxatuz, Medikuntza euskaraz ikastea zer den azalduko dizuegu”. Halaxe ekin dio Xabier Iturraspek graduazio ekitaldiko diskurtsoari (behean bideoa ikusgai).


2015eko maiatzaren 18an - 09:56

Zailtasunak Medikuntzako bigarren zikloan aurkitu dituztela nabarmendu du ikasleak: praktika eta mintegi gehienak erdaraz jaso dituzte eta ordu teorikoei dagokienez, Gurutzetan %36 izan dira euskaraz, Basurtun erdia, Donostian %65 eta Gasteizen ordu bakar bat ere ez da izan euskaraz, euskal lerroan matrikulatuta egon arren.

“Errektoretzak beste alde batera begiratzen du”

“Beraz, arazoa argi dago: ezinezkoa da EHUn Medikuntza euskaraz ikastea. Eta arazoa argi badago, erantzuleak ere bai: dekanotzak eta departamentu buruek gai honekiko interes falta nabarmena erakusten dute, irakasleen kontratazioetan euskaraz jakitea baino garrantzi gehiago ematen zaio sarri harreman pertsonal eta antzeko kontuei; euskara batzordeak urteak daramatza bildu gabe; errektoretzak beste alde batera begiratzen du; eta Osakidetzak EHUrekin duen hitzarmena dela-eta, ezin dute beraiena ez den ospitale batean eskolarik eman”.

Azken urteotan ez dela aurrerapausorik eman salatu eta Medikuntzako 120 ikasle euskaldunen eskubideak aldarrikatu ditu Iturraspek. “Ez gara bigarren mailako ikasleak!”.

MIR azterketan, EHUko lehenengoak euskaldunak

“Goiz honetan hainbatetan entzun dugu jasotako formakuntza bikainaren fruitua direla MIR azterketan lehenengo hamar postuen artean geratu diren EHUko bi ikasleak, baina inork esan al du euskal lerrokoak direla bi ikasle horiek? Ez al du honek frogatzen posible dela mediku ona eta euskalduna izatea?”.

Osasun sistema euskaldun eta publikoaren alde lan egitera deitu du hizlariak. “Gaur ikasle eta bihar mediku euskaldun bezala, euskaraz ikasi, sendatu eta batez ere euskaraz bizitzeko eskubide osoa daukagulako”.

Publikoaren txalo zaparrada jaso du diskurtsoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude