Ikusezinak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste destino batera mugitu dira. Horietako asko, ezegonkortasunean urte luzez egon eta gero, behin betiko lanpostura joan dira; beste batzuk, berriz, aurrekoek desplazatu dituzte, eta zenbait kalera joan dira edota lan poltsetara itzuli dira, berriro deitzeko zain.

Agurrak eta ongi-etorriak ugari izan dira azken egunotan atezaintza, sail, bulego eta zerbitzu teknikoetan, baita hutsuneak ere, momentuz inork bete ez dituen lanpostuak geratu baitira. Ez dut uste erakundea eroriko denik, baina dagoeneko falta batzuk nabariak dira. Izan ere, badaude erakundeak irudikatzen ditugunean inork ikusten ez dituen pertsona horiek, funtzionamendu egokia bermatzen dutenak oharkabean; falta direnean soilik nabarmentzen dugu beraien falta, arrakalak agertzen baitira. Izan daitezen hitz hauek horientzako guztientzako omenaldia, baita egindako lana eskertzeko ere eta beraien lekukoa hartuko dutenei harrera egiteko ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin