Fagor Etxetresnaken zati bat erosteko funtsa osatu nahi du Mondragonek

  • 50 milioi euroko funtsa osatzea proposatuko du Kontseilu Nagusiak hurrengo kongresuan, Berria-ren arabera. Likidazio fasean atal errentagarriak erosi eta enplegu galera apaltzea litzateke helburua.


2013ko azaroaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Fagor Etxetresnakeko langileak MCCren atarian pegatinak jartzen
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egunkari horrek dioenez likidazioa “ostegunean edo ostiralean” hasiko litzateke. Mondragonek erositako zatiarekin beste marka bat sortzea litzateke aukeretako bat, baina enpresa horrek “ez luke zertan izan kooperatiba”. Dena dela, beste inbertsio funtsekin lehiatu beharko luke zati hori erosteko, edo hartzekodun ere den neurrian, negoziazio konplexu bati ekin.

Bihar, asteazkena, Lakuan bilduko dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragon Korporazioa, Fagor Etxetresnak eta Debagoienako alkateak, "egoerari irtenbidea bilatzea eta enpresaren krisiak ahalik eta kalte gutxien egin dezan bideak aztertzen hastea" da bilera horren helburua, Goienaren edizio digitalean irakur daitekeenez.

FagorBrandt-entzat ere bihar egun erabakigarria

Bihar egun erabakigarria izan liteke baita ere Fagor Brandt-en etorkizunerako, enpresaren komite zentrala bilduko baita. Le Figarok azaldu duenez sindikatuek  uste dute Hartzekodunen Lehiaketan geratuko dela. Fagor Etxetresnaken filiala den Brandt enpresako delegatu sindikalak atzo bildu ziren Frantziako Gobernuko ordezkariekin, baina exekutiboaren konpromiso zehatzik ez zutela lortu azaldu zuten bileraren amaieran. FagorBrandt-ek 1.900 langile enplegatzen zituen eta bere lantegiak geldirik ditu lehengai faltagatik.

Bestalde, Fagor Etxetresnek atzo jakinarazi zuten Haier multinazional txinatarrak Polonian lantegi bat irekitzeko zuen akordioa bertan behera utzi duela.

Azpeitiko Grumal SLko 148 langileak mobilizatu egin dira

Fagor Etxetresnaken hondoratzearen ondorioz langileen mobilizazioak egiten dihardute Euskal Herriko hainbat lekutan.

Edesako hainbat lagunek itxialdia hasi dute Basaurin.

Arrasaten Fagor Etxetresnakek San Andres auzoan duen egoitzaren aurrean bilkura egin dute gaur goizean.

Azpeitian, Fagorren esku dagoen Grumal SL enpresako langileak ere bilduta daude uneon Laboral Kutxa eta Lagun Aroren egoitzen aurrean. Grumalen 148 lagun aritzen ziren beharrean, "bertako langileak ez gara kooperatibistak, langile soilak gara –azaldu diote Urola Kostako Hitzari–. Kudeatzaileak dimititu egin du eta ondorengo egunetan  jabegoaren ordezkariekin izandako bileretan gure etorkizunaz ez digute ezer argitu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-05-30 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


2018-05-08 | Goiena
Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen... [+]


2017-12-13 | Goiena
Amica taldeak 26,8 milioi euro jarriko dituela adierazi du Edesa Industrialek “aktibitateari eusteko”

Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez... [+]


2017-10-27 | ARGIA
Edesa industrialek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du, 100 milioi euroko zorrarekin

CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.


2017-10-24 | ARGIA
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak

Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.


Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.


2017-09-12 | Goiena
CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako... [+]


Edesako langileak: “Fagor markarekin ‘pelotazo’ bat egin nahi dute”

Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.


Fagor-CNAk Garagartzan ekoizteari utzi eta langileak kalera botatzeko planari eutsi dio

Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.


2017-07-26 | Goiena
Fagor CNAko langileak:
“Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea”

12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko... [+]


CNAk Arrasateko planta itxi eta 200 langile kaleratu nahi ditu

Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.


Eguneraketa berriak daude