Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

  • Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta horrela egin da posible.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 31n - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ETBk Warner Bros Entertainment banatzailearekin egindako akordioari esker, bere garaian ETBk egindako euskarazko 150 bikoizketa baino gehiago helarazi dizkio Max-i, Warnerren edukien gaur egungo streaming plataforma nagusiari.

Pantailak Euskaraz-ek 150 lanen azpidatziak egokitu eta helarazi dizkio plataformari, azpidatzi horiek Open Data Euskadi webgunetik egokitu dituzte.

Max webgunean edo aplikazioan ez dago filtro zehatz bat oraingoz, euskarazko eduki hauek detektatzeko. Pantailak Euskaraz-etik jakinarazi digutenez, bilduma berezi bat sortuko du laster Max-ek, eta horren bidez iritsi ahal izango dira harpidedunak euskaratutako edukietara. Bitartean, ordea, ZerNonIkusi webgunean katalogoa prestatu dute modu praktikoan, hementxe: https://zernonikusi.eus/katalogoa/max


Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...