Martxoaren 8ko aurrelanketan murgildurik dago Gasteizko Mugimendu Feminista

  • Martxoaren 8a ate joka dago eta Gasteizko Mugimendu Feministak motorrak berotzeari ekin dio. Hainbat ekimen antolatu dituzte martxoaren 8ko jarduna "kolektibitatean antolatzeko", tartean martxoaren 6an Gasteizko gaztetxean antolatu duten jaialdia.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 03an - 09:15
Asanblada egin zuen larunbatean Gasteizko Mugimendu Feministak martxoaren8ko antolaketan sakontzeko (Argazkia: Hala Bedi)

Aste bat falta da Arabako milaka emakumek 2018 eta 2019ko Greba Feministetan egin bezala kaleak mezu "ozen eta argi" batekin hartzeko: "jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat".

Euskal Herriko Mugimendu  Feministak Iruñako Gaztelu plazan aurkeztu zituen 2020ko martxoaren 8ko nondik norakoak: aurtengo mobilizazioetan mugimendu feministaren borroka eta antolakuntza izango dituzte ardatz nagusi.

Aurrelanketan murgildurik

Iragan larunbatean asanblada irekia egin zuen Gasteizko Mugimendu Feministak Andra Mari Zuriaren Plazan. Martxoaren 8ko antolakuntzan sakontzeko baliatu zuten hitzordua. Eztabaida gune desberdinak ireki zituzten ere aldarrikapen desberdinek barnebiltzen dituzten gaien inguruan hausnartzeko: Gorputzak eta sexualitatea, gerrak eta migrazioak, dekolonialitatea eta arrazismoa, indarkeriak, ekologismoa eta aniztasun funtzionala.

Martxoaren 6an du Mugimendu Feministak hurrengo zita garrantzitsua. Abesbatza feministak hainbat abesti interpretatuko ditu Talka espazio okupatuan arratsaldeko 20:30ean eta ostean Andra Mari Zuriaren Plazan emango diote amaiera abesbatzaren emanaldiari. Iluntzean jaialdia antolatuko dute Gasteizko Gaztetxean, bertan emakume musikarien garrantzia aldarrikatuko dute.

Larunbatean, martxoak 7 kalejira feminista egingo dute Alde Zaharreko kaleetan zehar eguerdiko 12:00etan Faroloitik abiatuta eta emakume txistulariek girotuta.

Neska* Gazteak kalera!

Euskal Herriko Neska* Gazteen planteamenduarekin bat egin eta egitarau propioa antolatu dute Gasteizen. Sortu berria den Errotik, Gasteizko Kanpuseko Neska* Ikasle taldea, ere batu da egitarauera.

Martxoaren 4ean buruberoki tailerra antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan. Martxoaren 5ean, aldiz, egun osoko egitarauari helduko diote. Hainbat ekintza burutuko dituzte Unibertsitatean egunean zehar. Iluntzean manifestazioa egingo dute Kutxi kaleko sarreratik abiatuta, 22:00etan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude