Martxoaren 24rako manifestazioa deitu du Altsasu Gurasoak Plataformak

  •   Bi eta hamairu urte arteko zigorrak berretsi dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak Adur Ramírez de Alda, Jokin Unamuno, Jon Ander Cob, Ainara Urkijo, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola eta Oihan Arnaz gazteei.


2019ko martxoaren 11n - 11:37
Arg.: Euskalerria Irratia Arg.: Euskalerria Irratia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtarrilaren 23an izan zen apelazio aretoan auziko epaia berrikusteko saioa, defentsak eta fiskalak helegiteak aurkeztu baitzituzten ebazpenaren aurka. 72 urteko batura egiten dute gazte guztien espetxealdi zigorrek eta "terrorista gisa" epaitu ez dituzten arren, "terrorista gisa" zigortu dituztela azaldu dute Altsasu Gurasoak plataformako kideek.  Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa dute gurasoek epaia mendekuz eta inpunitatez beterikoa dela baitiote.

Auzitegi Nazionalak zigorrak berretsi ditu. Bi eta hamairu urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete. Iñaki Abaden kasuan, hiru urteko zigorra bi urtetara murriztu egingo zaio; eragindako lesioak aurreikusitakoa baino gutxiago izanagatik. Terrorismo akusaziorik ez dagoen arren, epaiak ez du tabernako liskar soil gisa ulertzen gertatutakoa: arrazoi ideologikoak antzematen ditu liskarraren oinarri. 

 Urkijo izan ezik, gazte guztiak daude preso: Unamuno eta Ramirez de Alda 2016ko azarotik eta gainerakoak 2017ko ekainetik.

Manifestazioa

Martxoaren 24an, 12:00etan hasiko da gazteen aldeko manifestazioa Suhiltzaileen parketik: "Argi dugu Altsasuko kaleak beteko ditugula, duintasunez, denok ikusten baitugu hau bidegabekeria bat dela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude