Mobilizazio eta ekitaldiz betetako eguna da gaurkoa. Arratsaldez, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, manifestazioak egingo dira bost hiriburu nagusietan; horrez gain dozenaka deialdi dago emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Ez dira deialdi bakarrak, ordea. Emakumeen Nazioarteko Egunarekin zerikusia duten albisteen berri emango du ARGIAk.
600 pertsona inguru bildu ziren Baionan, Apezpiku etxera joan nahi zuten bere jarrera atzerakoia salatzeko. Ez zieten utzi.
#Martxoak8 600 pertsona Baionan @MgrMAillet-en jarrera atzerakoien kontra https://t.co/26iLsZtbNG https://t.co/bdg4skEsOV
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) March 9, 2016
"Sistema patriarkala suntsitzeko prest", azaldu zen Gasteizko Ernai. Denda bateko erakuslehioan jarri ziren beren aldarriekin.
#Martxoak8 Ez gara zuen maniki izateko jaio, #BIZITZEKOJAIOGARA! https://t.co/T7wjYRcPNg
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) March 9, 2016
Musika talde batzuek ere beren ekarpena egin nahi izan diote Emakumeen Nazioarteko Egunari. Urteetan egindako lana aitortu dio Huntza talde sortuberriak emakumeari.
Ekonomia feminista izan du hizpide Maider Iriarte Legardon Lanki Ikertegiko kideak Info7 irratiko Zebrabidea saioan. “Ordaindutako lana soilik baloratzen den gizartean bizi gara”. Etxe kanpoan lan egin ahal izateko ordea, etxe barruko lan “ikusezina” egiten da egunero: erreprodukzioa, zaintza lana eta nekazari txikien lana.
Emakumezkoek egiten dituzte lan horiek gehienetan, eta gizarteak, oro har, ez ditu baloratzen; are gehiago, zigortu egiten ditu. “Haurrak izateko adin tartean dagoen emakumea baino, nahiago dute dagoeneko haurrak dituen emakumea kontratatu”. Iriarteren esanetan, lan horiek egungo sistema ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen dute.
“Kontsumoan oinarritutako egungo ereduek kontsumitzaile potentzialak soilik ikusten dituzte etxe barruan. Etxeetan ere ekoiztu egiten da, hau da, produkzio guneak dira, eta bizitza eta giza baliabideak sortzen dira: etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”.
"Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo ez bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta emakume zapalduen izenak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz".
Hala dio IAk martxoaren 8a dela-eta Bilboko Uriola agerkarira bidali duen Guk hezkidetza! Patriarkatua hezkuntzatik kanpora! agirian. Hemen ikus dezakezue dokumentu osoa (CC-By Sa lizentziari esker hona ekarria).
Zazpi urteko alabarekin izandako elkarrizketa labur bezain esanguratsua jaso du Nora Barrosok Axala blogean: "Emakumeen gerra".
Honako hausnarketa utzi digu Oihana Iguaranek Tolosaldekoo Atarian (CC-By-Sa lizentziari esker ekarri dugu hona): ""Maite ditut neska edo mutila diren ez dakitenak".
"Emakume edo gizon garen esaten digutenetik etiketa horri dagozkion ezaugarriak erreproduzitzen hasten gara", dio Iguaranek. "Ondo egiten ez duguna azkar zuzentzen zaigu, eta etiketa gero eta estuago geratzen zaigu. Batzuek hor nonbait eusten diote etiketaren zamari, baina beste asko hasieratik jabetzen dira okerraz. Ez al litzateke onena norberak zer den aukeratu ahal izatea? Are gehiago, ez al litzateke ederra egunero zer izan nahi dugun erabaki ahal izatea?".
Audio osoa hemen entzungai
Datozen egunetako bertso saio feministen agenda bildu du Estitxu Eizagirre Kerejeta ARGIAko kazetariak Gaitzerdi blogean.
Eraikuntza sektoreko UTE Miramon enpresan martxoaren 1etik daude greban, baita gaur ere noski. Sindikatu bakarra ELA da, eta enpresan dituen hiru ordezkarietatik, bi emakumeak; euretako bat errepidean aritu ohi da lanean. Horrek harridura eragiten die gizon batzuei, nonbait, sindiatuko goi karguak barne. Hemen artikulu osoa.
Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean Lanbide eta duintasuna dokumentalaren emanaldia antolatu dute Bizkaiko hainbat emakume elkartek eta kolektibo sozialek. "Eusko Jaurlaritzak ez gaitu babesten biolentzia matxistatik. Eskubide sozialen defentsan" lelopean hainbat lagun bildu dira. Mobilizazioaren helburua Lanbideren "kriterio eza" salatzea izan da. Biolentzia matxista jasan duten emakumeek laguntza sozialak eskura ditzaten trabak jartzen ditu Lanbidek, antolatzaileen ustez.
Lanbideren jarrerari buruzko argipenak bildu dituzte "Lanbide gure kuleroetatik at!" izeneko dokumentuan.
Antolatzaileak: Argilan, Argitan (Barakaldoko Emakumearen Aholkularitza Zentroa), Bizkaiko Etxeko Emakume Langileen elkartea, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak (Barakaldo), Brujas y Diversas, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, Munduko Emakumeak, Posada de los Abrazos eta SOS Arrazakeria.
Ekonomia feminista izan du hizpide Maider Iriarte Legardon Lanki Ikertegiko kideak Info7 irratiko Zebrabidea saioan. “Ordaindutako lana soilik baloratzen den gizartean bizi gara”. Etxe kanpoan lan egin ahal izateko ordea, etxe barruko lan “ikusezina” egiten da egunero: erreprodukzioa, zaintza lana eta nekazari txikien lana.
Emakumezkoek egiten dituzte lan horiek gehienetan, eta gizarteak, oro har, ez ditu baloratzen; are gehiago, zigortu egiten ditu. “Haurrak izateko adin tartean dagoen emakumea baino, nahiago dute dagoeneko haurrak dituen emakumea kontratatu”. Iriarteren esanetan, lan horiek egungo sistema ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzen dute.
“Kontsumoan oinarritutako egungo ereduek kontsumitzaile potentzialak soilik ikusten dituzte etxe barruan. Etxeetan ere ekoiztu egiten da, hau da, produkzio guneak dira, eta bizitza eta giza baliabideak sortzen dira: etxeko zaintzei esker da posible ordaindutako lana”.
Hainbat instituziok bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. 15 puntuko erakunde adierazpen bateratu bat irakurri dute Donostiako Udalean, esaterako.
Bestalde, EH Bilduko Bilboko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak salatu du bere amatasunagatik eskaturiko bozka delegaturako eskubidea ukatu diola Bilboko Udal Gobernuak.
Gaur denok berdintasuna ahoan, baina Bilboko Udal Gobernuak botu delegaturako eskubidea ukatu dit nire amatasun baja bitartean #martxoak8
— AitziberIbaibarriaga (@AitziIbaiba) March 8, 2016
"Emakumeak gizaki direlako ideia erradikala da feminismoa".
CUPeko kideek Angela Davisen hitzekin murala egin dute.
"Ekonomia Solidarioak, pertsonen biziari, beraien beharrizanei, lan eta gaitasunei balioa emanez, logika kapitalista apurtzeko helburuarekin jaio zena, ikuspegi kritiko feminista gaineratu behar du eredu sozioekonomiko hau bidezkoagoa eta zuzenagoa den beste batean bihurtu nahi baldin badu", dio REAS sareak plazaratutako prentsa-oharrak. "Emakumeei merezi duten protagonismoa eman nahi izanez gero, euren parte-hartzea eta jabekuntza sustatzen duten neurriak hartu behar ditugu. Nahiz eta ekonomia solidarioan emakume langileen portzentajea handiagoa izan, erabaki esparruetan oraindik ez da berdintasuna lortu".
Zientzia eta teknologiaren alorrean nabarmendu diren emakumeak gogoratu nahi izan dituzte Iametza Interaktiboko kideek, Emakumeok ere kodea ulertzen dugu artikuluan. Historiak sarritan alboratu ditu emakumeak. Artikuluan hainbat adibide jaso dituzte: Chieko Asakawa, Margaret Hamilton, Hedy Lamarr, Ada Lovelace, Grace Murray Hopper...
Bilgune Feministak martxoaren 8an (edo hari lotuta) Euskal Herrian egingo diren ekitaldien zerrenda oparoa jaso du bere webguneko agendan. Hona hemen lotura: http://bilgunefeminista.eus/eu/Agenda
Saioa Iraola Euskal Herriko Bilgune Feministako kidearen hitzak jaso ditu Info7 irratiak:
"Bake hitza izan dugu hizpide azken urte hauetan Euskal Herrian. Nahiz eta jada diskurtso politiko hegemonikoetan, bakea, segurtasunagatik ordezkatu duten agintari politikoek. Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu".
Martxoaren 8rako zenbait afixa Pablo Iglesias eta Iñigo Errejon alderdiko zuzendaritzako kideen aurpegiekin egitea leporatu dio batek baino gehiago Podemosi, sare sozialen bitartez batik bat.
"Lanean diharduten emakumeen %31k kontratu partzialak dituzte. Datu hori, gizonezkoen kasuan, %7 da", esan du Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak.
Euskal Herriko Bilgune Feministak martxoaren 8aren harira argitaratu duen "Hau ez da gure bakea! Feminismoak egingo gaitu herri" testuak "bakea" edo "krisia" hitzei gaur egun ematen zaien adierak azpian gordetzen duena atera du argitara. Bost esaldi hautatu ditugu.
Gureak bailiran hartu ditugu zenbait gerra, nahiz eta ez gaituzten kontuan hartu. Horrela, arazo handiak behin konponduta, soluzio-bidean jarriko zirelakoan geunden. Baina ez dugu konfiantzarik jada, ez baitago horretarako borondaterik
Emakumeok ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan
Burujabetza feminista ez dugu egoera ideal, estatiko eta mugiezin baten gisara irudikatzen, prozesu dinamiko eta momenturo aldakorra izango den ipar moduan baizik
Etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko norabidea, eztabaida sozial anitzen ondorioz zehazten joango gara. Prozesu honek egingo gaitu herri
Boterea hartzea gaitasun politikoa eta intzidentzia irabaztea dela ulertzen dugu, mapa politikoa baldintzatu ahal izateko, hartzen ari diren erabaki eta neurrietan eragiteko eta aldaketa sozialaren oinarriak markatu ahal izateko
Lehen mailako arazo politikoa da emakume eta gizonen eskubide berdintasuna, baina gaur egungo politikariei kosta egiten zaie gaia euren agendetan behar bezala txertatzea. Euskal Herriko alderdi eta mugimendu politikoek gazte erakundeak ere badituzte ordea: zer diote martxoaren 8an? Gaurko aukeratu dituzten lema batzuk bildu ditugu. Hurrengo belaunaldiko ordezkari politikoek bestelako lehentasuna emango ote diete feminismoari?
EGI
"Zuri dagokizu" lema aukeratu dute EAJ alderdiko gazteek martxoaren 8an berdintasuna eskatzeko.
Egin Berdintasunaren alde. #ZuriDagokizu Berdintasuna. #euzkogaztedi #M8 #DiaInternacionalMujertrabajadora pic.twitter.com/yAz8PZ9qhJ
— euzkogaztedi (@euzkogaztedi) March 8, 2016
Ernai
Ernai antolakundeak berriz, "Neska gazteok iraultzarako prest" lemarekin patriarkatuaren kontrako borroka eta kapitalismoaren aurkakoa uztartu dituzte.
Kapitalismo eta patriarkatua suntsitzeko, neska gazteok iraultzarako prest! https://t.co/y1XMB16tig #Martxoak8 pic.twitter.com/2fI2OhZumw
— Ernai Antolakundea (@Ernaigazte) March 8, 2016
Gazte Abertzaleak
EA alderdiko gazteek "Eskubideak errealitate bihurtuz" leloa aukeratu dute gaurko egunerako.
#Martxoak8 emakumeon nazioarteko eguna, eskubideak errealitate bihurtuz! #M8 #Martxoak8egunero pic.twitter.com/pymyum2oXu
— Gazte Abertzaleak (@gazte) March 7, 2016
Juventudes Socialistas
PSNren gazteek matxismoa "desprogramatzea" proposatzen dute euren mezu nagusian.
Desprogramar el machismo es instalar en tu sociedad la justicia, la dignidad y, sobretodo, la igualdad. #8marzo pic.twitter.com/7cjDM7zRJS
— JJSS de Navarra (@JSN_NGS) March 7, 2016
Gehiengo sindikala osatzen duten ELAk eta LABek ere martxoaren 8ko berdintasun aldarrikapenekin bat egin dute euren esparrutik: "Gehiago balio duzu: lan duina bizimodu duina izateko" lema aukeratu du ELAk eta LABek berriz eskaera zehatza ekarri du bere kartelera: 35 orduko lanaldia, 1.200 euroko soldata eta aukera berdintasuna.
Gazteek jasotzen dituzten mezu sexistetan jarri du arreta Emakundek, aurtengo Emakume Langileen Nazioarteko Egunerako kanpainarako. Azaldu dutenez, mezu horiek dira generoen arteko botere harremanak "bere horretan betikotzen" dituztenak.
Martxoaren 8arekin bat eginez asko aipatzen ez den problematika jarri du mahai gainean Sare herritarrak: emakume presoen egoera.
Ba al zenekien 10 emakume preso barkaturik daudela, 1 Frantzian eta 9 Espainian? #HartuTrena #martxoak8 pic.twitter.com/gN9pDfLaBQ
— Sare (@sare_herritarra) March 8, 2016
Twitterren @erreharria erabiltzaileak zabaldu duenez, Bilboko autobus publikoak aldarri feministaz margotuta agertu dira gaur goizean.
Los típicos buses rojos de #Bilbo han sido teñidos de morado.#m8#8m#martxoak8 #8deMarzo pic.twitter.com/rh0oeksVLQ
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ (@erreharria) March 8, 2016
“Feministok Iraultzarako prest!” leloa hautatu du Koordinadora Feministak. Mobilizazioak iragartzeko egindako prentsaurrekoan, kapitalismoaren logika aldatu eta bizitzaren jasangarritasun bermatzen hasteko garaia dela azpimarratu dute. Gaur egungo krisi egoeran eskubide galera emakumeen kasuan askoz larriagoa izaten da, nabarmendu dutenez.
Halaber, indarkeria matxista kolpeak eta hilketak baino gehiago direla gogorarazi dute: “Egiturazko indarkeria da”. Zentzu horretan, apirilaren 9an egingo den manifestazio nazionalerako deialdia berretsi eta adierazi dute ez dagoela bakeaz hitz egiterik emakumeen aurkako eskubideak sistematikoki urratzen diren honetan.
Hauek dira hiriburuetan egingo diren manifestazioetarako deialdiak:
-Baiona: Apezpiku Etxearen aurrean, 18:15ean.
-Bilbo: Arriagan, 19:30ean.
-Donostia: Bulebarrean, 19:00etan.
-Gasteiz: San Anton Plazan, 20:00etan.
-Iruñea: Gazteluko Plazan, 20:00etan.
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Larunbatean Donostian amaitu den "gerra eta kapitalismoaren kontrako" Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren VI. ekintza izan da. Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea deitu du urriaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. "Kaleak hartu eta konspirazio,... [+]
Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]