Europar Batasuneko herrialdeek adostutako funtsaren letra txikia irakurri behar da, eta ez da oso bizkorra izan behar murrizketa sozial handiak aurreikusteko. Funts hori gehiengo sozialaren eta langileen zerbitzura jartzea izango da hurrengo erronka handia.
Bost eguneko negoziazio gogor eta ilunen ondoren, Europar Batasunak akordioa lortu du, eta, Espainiako Estatuko presidentearen hitzetan, benetako "Marshall Plana" omen da. Pandemiaren krisia arintzeko funtsak 750.000 milioi euro izango ditu, horietatik 390.000 milioi diru-laguntzetan eta gainontzekoa kredituetan. Espainiako Estatuak –eta Hego Euskal Herriak, dagokion zatian– 140.000 milioi euro jasoko ditu sei urtean, horietatik 72.700 subsidiotan eta gainerakoak kredituetan.
Horiek dira zifra nagusiak, eta horixe da akordioari buruz jakin duguna, hasierako asmoa bilioi bat eurora iristea eta diru-laguntzetarako zati handiago bat bideratzea bazen ere. Batzuk eta besteak, bai "xuhurren taldea" deituriko iparraldeko herrialdeak, nola hegoaldekoak, pozik daudela diote. Garrantzitsuena, ordea, akordio horien letra txikia ezagutzea da. Eta ez da oso bizkorra izan behar murrizketa sozial handiak aurreikusteko gastu ekonomiko horren truke.
Mark Rutte holandarra buru duten xuhurrek argi utzi zuten: dirua bai, baina baldintza askorekin. Espainiako Estatuaren kasuan lan-erreforman sakontzea, gogortzea, eta pentsioen erreforma egitea, ez hobetzeko, baizik eta xuhurrek daramaten harrapaketara egokitzeko, herrialde horiek paradisu fiskalak baitira. Eta konpromisoa –letra txiki hori– betetzen den ala ez "zainduko" dutela esan dute.
Beraz, Hego Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko langile, pentsiodun, mugimendu sozial, sindikatu eta alderdi politiko ezkertiarrak erronka handi baten aurrean daude: funts hori gehiengo sozialaren eta langileen zerbitzura egongo den ekonomia berde eta solidarioa berreraikitzeko erabiltzea.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]