Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

  • Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du politika austeriziden itzulerak.

Europar Batasuneko herrialdeetako finantza eta ekonomia ministroen Ecofin kontseiluko bilera Bruselan abenduaren 20an. Argazkia: Europako Batzordea

2023ko abenduaren 28an - 07:43
Azken eguneraketa: 10:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da 2008ko krisiaren ondoren inposatutakoaren adinakoa izango, baina aditu guztiak bat datoz zartako gogorra etor daitekeela 2024an. Pandemiari eta azken urteetako krisi sozialei aurre egiteko politika ekonomiko espantsiboekin amaitu eta berriz ere "normaltasunera" itzultzea agindu dute Europar Batasuneko herrialde ortodoxoenek: defizit eta zor-muga zorrotzetara itzultzea, alegia.

Ecofin ekonomia eta finantza ministroen kontseiluaren pasa den asteko bileran hartu dute erabakia 27 herrialdeek. Horrela, gehienez ere %3ko defizita eta BPGrekiko %60ko zor publikoa eduki ahal izango dute EBko kideek; herrialde gogorrenen jarrera nagusitu da, batez ere Alemaniarena, baina baita Herbehereak, Austria, Suedia eta Danimarkarena ere.

Horretarako, "ihes-balbula" edo malgutasun bat izango dute gutxienez: herrialde zorpetuenek –%90etik gorako zorra dutenek– euren zorra urtez urte gutxitu ahal izango dute, batez beste puntu bat urtero; eta %60-90eko tartean daudenek puntu erdi baino ez dute gutxitu behar izango zor hori. Azken klausula horrek ahalbidetu du akordioa, Frantziako eta Espainiako estatuek eta Italiak onartu ondoren.

Gainera, arau fiskal horiek betetzen ez dituzten herrialdeei isun "onargarriagoak" ezarriko zaizkie, sei hilero ordaindu beharko dituztenak. Baina Ara.cat hedabideak azaldu duen moduan, pilatzen joaten diren isunak ordaindu behar izango dira hala ere, inongo mugarik gabe.

Orain arte herrialdeek modu kamuflatuan egindako zerbitzu publikoetako murrizketen –osasungintzan eta hezkuntzan, besteak beste–, olatu berri bat antzeman daiteke ortzi-mugan.

Lurreratze "brutala"

2020tik aurrera, pandemiarekin kateatu diren krisi sozialen zabalpena saihesteko, beste politika fiskal bat ezarri zuen EBk; baina horrek ez zuen eragotzi prekarietatea eta txirotasuna handitzea eta "milioika lagunen sufrimendua" eragitea, Zor Bidegabea Abolitzeko Komitearen (CADTM) webgunean Felipe Milinek idatzi duenez.

Izan ere, Milinen esanetan azken urteetako neurriak "marko kontzeptual neoliberal" baten barruan hartu dira berdin-berdin. Esaterako, laguntzak enpresa handien talde txiki batengana baino ez dira iritsi, "europar txapeldunak" deiturikoak, mundu mailako merkatuan lehiatu daitezen.

Hedabide ugaritan txalotu duten ustezko malgutasunak, aurrezkiaren erreinu ilunera zenbait herrialdek egin beharko duten lurreratzea hain "brutala" ez izatea du helburu, besterik ez

Milinek azaldu du gaur egungo inflazioaren arazoa ez duela gehiegizko likideziak sortu, baizik eta hornidura kateen etenak, eta hortaz, austeritate politikek atzeraldiaren hasiera azkartu baino ez dutela egingo.

Hedabide ugaritan txalotu duten ustezko malgutasunak, aurrezkiaren erreinu ilunera zenbait herrialdek egin beharko duten lurreratzea hain "brutala" ez izatea du helburu, besterik ez.

Eta klimaren osasuna, zer?

Diru publiko gutxiagorekin, nola bete Europako Paktu Berdea? Hori galdetu du askok orain. Paktu horren helburuak bete ahal izateko 620.000 milioi euro beharko direla dio Europako Batzordeak.

Europako alderdi berdeek eskatu dute arau fiskal berriek ez eragitea trantsizio energetikorako bideratutako aurrekontuei –esaterako erregai fosilak gutxitzea helburu dutenei–, kasu horretan zorpetze publikoa handiago izan dadin, baina ez da halakorik onartu.

"Huts egin duten errezetekin, finantza ministroak tematzen dira kontu publikoen eta ekonomiaren osasuna bilatzen, ekosistemen eta gizartearen osasuna zaindu gabe", azaldu du Greenpeaceko Carlos García Paretek El Salto-n. Austeritate "edulkoratura" itzultzea "oso albiste txarra" da beretzat.

Hil berri den Wolfgang Schäuble alemaniar finantza ministro-ohiak eta bere enparau ultraortodoxoek 2010eko hamarkada osoan inposaturiko austerizidio-aren bigarren kapitulu bat hasiko dugu beraz. Ongi etorri, hau 2024 urtea da, urte "normal" bat Europa neoliberalean.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-10-15 | ARGIA
Elkartasuna eta boikotaren beharra zabaldu dute hiriburuetan dozenaka mila lagunek

Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]


Lanuztea "erabatekoa" izan da industriako enpresa garrantzitsuenetan, txikiagoa beste sektoreetan

Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da... [+]


Grebaren jarraipen zabala ikastetxeetan: "Hezkuntza komunitatea interpelatuta sentitzen gara"

Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]


Enpresa handietako txandetan lanuzteak jarraipen zabala izaten ari dira

Palestinaren aldeko lanuzteek enpresetan jarraipen zabala izatea aurreikusten zuten sindikatuek, eta hala izaten ari da. Gainera, mobilizazioak lantokietan bertan hasi dira, hiriburuetan egingo diren manifestazio handien atariko.


Analisia
Marko propiotik, hobe

Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egingo dugu, indartsu. Itxiko ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu... [+]


Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


Palestinaren aldeko greba, lanuzte, eta mobilizazio egunean parte hartzeko hitzorduen bilduma

Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]


Lecornuk Frantziako pentsioen erreforma 2028 arte bertan behera uzteko erabakia iragarri du

Asanblea Nazionalean egindu iragarpena du Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk. PS Frantziako Alderdi Sozialistaren gutxieneko baldintza zen ostegunena aurkeztuko diren zentsura-mozioak ez babesteko.


Martxelo Otamendiren biografia liburua argitaratu dute 'Berria'-k, Elkarrek eta 'Jakin'-ek

Elkarrizketa-liburua da. Garbiñe Ubeda kazetariak idatzi du: 'Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza'.


Grebarekin jarraituko dute Maderas de Llodioko langileek, eta esku hartzea eskatu diete erakunde publikoei

Prentsaurrekoa egin dute gaur berresteko greban jarraituko dutela eta Garnica taldeari ere eskatu diote hausnartzea eta kaleratzeak ez egikaritzea.


2025-10-14 | Estitxu Eizagirre
"Bizitza baten txatalak" liburu aurkezpena
"Amari eta lurrari eman egin behar zaie lehenengo, gero eurek eman dezaten"

Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako pasarteak eta Onintza Enbeita da Feliren hitz esanak paperera eraman dituena. Biak... [+]


2025-10-13 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Arrosarik ez, eskerrik asko

Lasterketa solidarioa bularreko minbiziaren kontra. Ideia paregabea, minbizia borrokatuko dugu korrika eginez. Ala minbizia dutenen alde ari gara korrika? Ez da oso argi geratzen hamarnaka markaren babesean antolatzen diren martxa horien helburua, mezua arrosa bai, baina oso... [+]


Suteek kiskaliko gaituzte landa eremua hiritartzen jarraituz gero

2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz Test Gunearen baitan martxan jarritako proiektua.


SAPAk AEBetako armadaren 7.000 tankeren ekoizpenean hartuko du parte

AEBetako armadak SAPA Placencia, Aperribay familiaren enpresa, aukeratu du 7.000 tankeren transmisio-sistema hornitzeko. Programa berri horrek 5.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak ekarriko dizkio hamabost urteko epean. Borrokarako ibilgailuen flota berritzeko ekoizpena... [+]


Eguneraketa berriak daude