Gipuzkoan Marmotaren Eguna

  • Aurreikusita zegoenez, eserleku banaketa bere horretan geratu da. Bina EAJ eta EH Bildurentzat eta bana PSOE eta Podemosentzat. Baina errepikatzen hasita, alderdi bakoitzak lortutako babesa ere oso antzekoa izan da.


2019ko azaroaren 11n - 00:34

Apirileko hauteskundeetatik hona parte-hartzea hiru puntu jaitsi da. Eta testuinguru horretan EH Bildu izan da babesa gehien handitu duen indarra: 2,5 puntu egin du gora bozen ia % 26 lortuz.

Lehen indarra errepikatuz, EAJ puntu eta erdi igo da, %30eko langa gaindituz. PSOEk emaitza antzekoa izan du, baina ia puntu bat galduz. Ordezkaritza lortu duen laugarren indarrak, Podemosek, bi puntu eta erdi galdu ditu, bozen %15 eskuratuta.

Espainiako eskuin muturra ahulago

PPk eta VOXek ez dute lortu Espainiako igoera errepikatzea Gipuzkoan. Oso igoera txikia izan dute, baina Ciudadanosek jaso duen zaplaztekoa tamaina berekoa izan da.

PPk puntu bat berreskuratu du %5etik %6ra igo da eta VOXek, Espainiako Estatuan lortu duen igoera ez da Gipuzkoan gertatu: %0,2 baino ez da igo. Espainiako Estatu osoko joera errepikatzeko gai izan den bakarra Ciudadanos izan da. Jaitsiera harrigarria jasan du: zazpi hilabeteren ondoren, bozen bi heren baino gehiago galdu du Gipuzkoan. Ia 12.000 bototik 3.500 ingurura jaitsi da.

Gauzak horrela, hiru eskuin muturren batuketak –PP, Cs eta VOX– babesa galdu du Gipuzkoan. 1.000 boz gutxiago lortuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude