Espainiako Estatua eta Euskal Herria inoiz baino desberdinagoak dira

  • Atzoko emaitzak ikusita, Espainiako Gorteetarako egin ziren lehen hauteskundeekiko konparaketa bat egin daiteke. Emaitza ez da berdina, baina badu antzeko kutsua 1977. urtean izan ziren hauteskundeekin konparatuz gero: alderdi askoren presentzia, zatiketa, nazioen presentzia kongresuan, eta abar.


2019ko azaroaren 11n - 14:07

Orain dela 42 urte izan ziren hauteskundeen emaitzek adierazi zuten ere frankismo garaian eginiko ibilbidea ezin zela errepikatu estatuan. Emaitzak horren lekuko: APk (Manuel Fraga frankismoaren ministro ohia buru zuen Alderdi Popularrak) 16 diputatu atera zituen eta Alianza Nazional alderdiak ez zuen diputaturik atera hauteskunde haietan, ezta Falange española auténtica-k ere. Beraz, %9an ibili zen eskuineko boto ultra hori. 42 urte beranduago VOX alderdiak botoen %15 atera du. Zer logika du horrek? Bada, nire iritzian ez nuke esango frankista gehiago dagoenik estatuan. Ez dut uste bide horretatik joan behar dutenik emaitza horien analisiek. Agian, adibidez, zezenketen debekuek erlazio gehiago dute VOXen igoera horrekin frankismoak berak baino.

Kontua da, 1978ko urtean balioen konstituzio bat idatzi zela estatuan (Europako beste konstituzioen antzera), eta ez soilik artikuluen konstituzio bat. Garrantzitsua elkar ulertzea zen, eta, gehienbat, elkar errespetatzea. Artikuluak, berak bakarrik, ez baitira inoiz garrantzitsu. Adibidez, Britania Handian ez dute konstituzio idatzirik. Bere ordez balio demokratikoak dituzte.

Atzoko emaitza, soilik, estatu baten frakasoa da. Estatu baten balio gabezia eta estatu baten noraeza. Estatu batek normaltzat jotzen duenean demokratikoki aukeratutako agintariak, hautestontziak ipintzeagatik kartzelaratzea, dagoeneko dago kondenatuta

Atzoko emaitza, soilik, estatu baten frakasoa da. Estatu baten balio gabezia eta estatu baten noraeza. Estatu batek normaltzat jotzen duenean demokratikoki aukeratutako agintariak, hautestontziak ipintzeagatik kartzelaratzea, dagoeneko dago kondenatuta. Balioak desagertu egin baitira. Eta, bizitzaren alor guztietan, baina batez ere politikan, moralik gabe eta baliorik gabe ez dago ezer. Horixe da gertatzen ari dena Espainian. Ez dagoela politikarik, ez politikorik, ezta zezenketari edo “espainiar kulturari” irtenbide bat emateko ere, ez ezertako ere. Eta hortik ondorioak.

Hauteskunde hauen beste ondorio bat, urtetik urtera Espainiako Estatua eta Euskadi inoiz baino desberdinagoak direla da. Beraz, lehenbailehen demokraziaren balioei jarraituta, ekin diezaiogun geure bideari. 42 urte gehiegitxo baitira balore demokratikorik ez dagoen estatu batean egoteko.

 

Eneko Egibar Artola (albaitaria eta politologoa)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude