Espainiako Gobernu berria osatzea baino harago

  • Atzo, Pablo Iglesiasek esan zion Pedro Sanchezi, lo gutxiago egingo zuela ultraeskuindarren gorakada ikusta, Podemos-eko ministro bat edo bi izanda. Ez dakit Pedro Sanchezek lo ondo egin duen ala ez, baina argi dagoena da, hauteskunde berriak konbokatu zituenean, Pedro Sanchezek zuen helburua ez duela bete, PSOE ez da indartsuago atera eta Espainiako Gobernua osatzeko aukerak ez dira apirilaren 28ko hauteskundeen ostekoak baino hobeak.


2019ko azaroaren 11n - 13:57

Atzoko hauteskundeen emaitzek berretsi dute Espainiako Estatuak nahitaez erantzun behar diola duen lurralde-krisiari.  Aurrekoan, Pedro Sanchezek ez zuen indar independentistekin hitz egin nahi. Orain, La Llotja de Mar-ko Adierazpenaren sinatzaileek indar gehiago dute Espainiako Kongresuan: Kataluniako indar independentistek ezarleku bat gehiago dute, EH Bilduk beste bat lortu du (talde propioa osatzeko aukerarekin) eta BNG sartu da Kongresuan beste ezarleku bat lortuta. Zalantza barik, independentziaren aldeko taldeak erabakigarriak izango dira legegintzaldi berri honetan.

Eta ezin ahaztu, atzoko hauteskundeen ondorio larriena VOX-en gorakada izan dela. Beldurgarria, bai, baina ultraeskuindarrei aurre egiteko, ausardiaz jokatu beharko dugu, ez beldurrez

Atzo Pedro Sanchezek, Orain bai bere kanpainaren leloari eutsi zion, eta “Gobernu aurrerakoi bat lortuko dugula, seguru”  esan zuen  Ez dakit Sanchezek zeri deitzen dion gobernu aurrerakoia, baina argi izan behar du, gobernu aurrerakoi eta egonkor bat osatu ahal izateko aurre egin beharko diela bere gustukoak ez diren hainbat gairi, hain zuzen, La Llotja de Mar-ko Adierazpenak jasotako erabakitzeko eskubideari, preso politikoen afera konpontzeari, askatasun zibil eta politikoak bermatzeari edota gizarte-politika eta politika ekonomiko aurrerakoiak garatzeari.

Apirileko hauteskundeen ostean gertatu zen moduan, Pedro Sanchezen asmoa izango da eskumara begiratzea eta PPren abstentzioa lortzea. Eta ausartuko nintzateke esatera orain bai lortuko duela. Baina, zeren truke? Zein baldintzetan? Pedro Sanchezek lor dezake, PPren abstentzioari esker, presidentea izendatua izatea. Eta gero zer? Gobernu programa aurrera eramateko, aurrekontuak onartzeko,… norekin?

Eta ezin ahaztu, atzoko hauteskundeen ondorio larriena VOX-en gorakada izan dela. Beldurgarria, bai, baina ultraeskuindarrei aurre egiteko, ausardiaz jokatu beharko dugu, ez beldurrez. Eta hauteskunde kanpainan, Estatuko politikariek alfonbra gorria jarri diete VOX-en mezu xenofobo, matxista eta faxistei.

PSOEren aldetik, jarrera argia hartu behar ditu ultraeskuindarren aurrean; Kataluniaren aldarrikapenen aurrean zein Euskal Herriak eta beste nazionalitateek aldarrikatzen duten Espainiako Estatuarekin bestelako harremanak izateko eskubidea; eta beste hainbat gai. Zalantzak ditut Pedro Sanchez eta PSOE horretarako gai diren.

Edozein kasutan, atzoko emaitzek aukera ederra ematen digute Espainiako Estatuaren demokratizazioari eta lurralde-antolaketari heltzeko eta horien inguruko politiken aldaketak bultzatzeko. Gobernu osaketa baino harago doazen kontuak dira, baina heldu beharreko erronkak direnak.

Arantza Urkaregi Etxepare

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-17 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-17 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


Eguneraketa berriak daude