52 diputatu faxista, gaitz baten sintoma

  • Vox alderdi faxistaren gorakadak markatu du azaroaren 10eko hauteskunde gaua. Abascalen alderdia beste zerbaiten sintoma da ordea: faxismoaren gorakadak erakusten du eskubide nazional eta sozialetan sakontzeak eramaten duela Espainiako Estatua krisi egoerara.


2019ko azaroaren 11n - 02:20
Vox-eko buruzuagiak emaitzak ospatzen.

Ikusitakoak ikusita, “Espainiako Estatua krisian dago” esateari utzi eta “Espainiako Estatua krisia da” esatera pasa beharko genuke: bere buruarentzat irtenbide instituzionalik aurkitzen ez duen telenobela bihurtua dago, urteak aurrera doaz, hauteskundeak bata bestearen atzetik kateatzen dira eta ez dirudi azaroko hauek ere soluzio askorik ekarriko dutenik.

Pedro Sanchezek apirilean baloia hartu zuenean posesio laburraren alde egin zuen. Asko konbentzitzen ez zuen ezkerreko pakturantz korrikaldi baten ondoren, Iglesiasi baloia pasa ordez hiruko urduri bat jaurtitzea erabaki zuen. Tiroak burdina jo du. Errebotea Vox-eko faxistentzat. Eta partidua lehen baino konplikatuago. Gobernu aurrerakoia lortuko duela esan du jarduneko presidenteak hauteskunde gauean, baina kongresuaren gazta erdia nola banatu den ikusita, duela zazpi hilabete baino kabriola gehiago egin beharko ditu, Unidas Podemoseko sozialdemokrata populisten eta Ciudadanoseko liberal-falangisten babesa lortu beharko lukeelako, eszenan agertu diren ordezkaritza txikiko alderdi batzuenaz gain.

Bada beste aukera bat, PPrekin alemaniar estiloko koalizio handi konstituzionalista bat osatzea. Gehiengo zabal horrekin 78ko erregimenaren eraikinak ustelduta dauzkan zimenduetan obrak egin ahalko lituzkete, amiltzeko arriskuan dagoen cortijo-a nolabait zurkaiztu. Baina apustu horrek problema bat dauka: are gehiago laineztuko luke Abascalen legioa. 

Gobernagarritasun faltaz hitz egiten dute tertuliano iberikoek aspaldiko urteetan. Ez da harritzekoa, kontuan izanda Espainiako kultura politikoan duela 40 urtera arte gobernaezintzat jotzen zela alderdi batek baino gehiagok parte hartzea baimentzen zuen edozein sistema. Atzetik etorri zen bi partidu handien alternantzian oinarritutakoa, 78ko Erregimena, baina onenak emanda dagoela dirudi. Eta zaharra ahitzear dagoen, baina berria berandutzen ari den argilun honetan, munstroak agertzen hasi dira: 52 diputatu faxista patroien menpeko Espainia batuaren zerbitzura. Vox-en obsesioak Espainiaren krisiaren sintomatzat hartzen baditugu, garbi samar ikusten da eskubide nazionalak eta sozialak direla estatua gaixotzen dutenak. Bi eremu horietan egiten diren borrokek erakutsiko dute, beraz, etorkizunak zer aurpegi izango duen, segur aski hauteskundeek baino argiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-14 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Hauteskundeak

Ondo gogoratzen du noiz izan zen lehen ziztada: 2019ko apirilaren 28an. Espainiako hauteskundeekin kointziditu baitzuen. Modurik txepelenean gertatu zen: beti bozkatzen duen –tradizioz, konformismoz, are abulia puntu batez– alderdiaren boto papera hartu eta... [+]


INFOGRAFIAK | Non izan zen alderdi bakoitza indartsuen A10 hauteskundeetan?

Zein udalerrietan izan da indartsuen EAJ? Zeinetan EH Bildu? Non bozkatu da gehien Ahal Dugu? Eta Vox non da indartsuen Euskal Herrian? Zein dira PSOEren indarguneak? Eta PPrenak? Kontsultatu guztia infografia interaktiboen bidez.


2019-11-13 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


2019-11-13 | ARGIA
EAJk ordezkari bat galdu du Espainiako Kongresuan PPren mesedetan

EAJk Bizkaiko azken diputatua galdu du PPren mesedetan, atzerriko botoengatik eta gaizki zenbatutako 200 boto ingururengatik.


2019-11-13 | ARGIA
Aitor Esteban, PSOE-UP paktuaren ostean: "Ziur akordio asko lor ditzakegula"

Asteartean PSOEk eta Unidas Podemosek Espainiako Gobernua osatzeko akordioa sinatu zuten, baina bi alderdi horien batura ez da nahikoa inbestidura ziurtatzeko. Nola jokatuko du EAJk Madrilen dituen zazpi diputatuekin? Aitor Estebanek ez du gauza askorik argitu oraingoz.


Eguneraketa berriak daude