Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan. Oroitu Tsiprasek aurkeztu programaz eta irabaziriko hauteskundeez: nola jarri ziren hala Europar Batasuna (EB) nola Nazioarteko Diru Funtsaren aditu ekonomiko ultraliberalak. Makurrarazi zuten Tsipras, ezin izan zien beronek aurre egin, Grezia eraman zuten hondamendira eta hurrengo hauteskundeetan hain justu herriaren zigortzaileak atera ziren irabazle. Bai, gehiegi estutu zutela Grezia aitortu zuten gero aditu haietako batzuek, baina ez zuten deus ere egin beraien neurriak arintzeko.
PSOEk, ezinean
berriro ere bera bakarrik,
hautu egin beharko du, hauteskunde berriak egin ezean, norekin elkartu: edo PPrekin CEOEk agindu bezala (...) edo Syriza sindromeari aurre egin
Zezen larru-ko geografian, ez estatu eremuko alderdiek ez iritzi emaileek ez dute gogora ekarri greziar kasua. Ulergarria da ez Unidas Podemosek (UP) ez Más País-ek (MP) ezer ez aipatu izana: bertze guztiak probestu ziratekeen, hain ziur, greziar eskarmentuaz ezkerreko aukerak hondamendira eramateko. Bertze arrazoiengatik utzi dute ahanzturan ere Syrizaren umiliazio hura bertze hautagaiek. Ultraliberalek, espainiar abertzalekerian oinarritu dutelako euren kanpaina eta ez zitzaiekeen ongi etorri Espainia Handiaren gaineko kanpo-botere horien kateak aipatzea. Berdintsu PSOEri dagokionez: behin bakarrik eta hanka galanki sartzen aipatu du Sánchezek horrelakorik, CEOEren beldurra jakinaraziz, ezkerreko gobernu bat UPekin osatuko balu.
Hedabide handietan ere aipurik agertu ez izanak mass-media horien apustua utzi du agerian: laugarren boterearen mitoak erreka joz, botere bakarraren (IBEXaren) laugarren besoa baizik ez dela agerian utziz.
Espero izatekoa hauteskundeetan: PSOEk, ezinean berriro ere bera bakarrik, hautu egin beharko du, hauteskunde berriak egin ezean, norekin elkartu. Edo PPrekin CEOEk agindu bezala, Koalizio Handia hauteskunde sistema aldatu, bipartidismoari habe gogorragoak jarri, PPren legeak bere horretan mantendu, ekonomia ultraliberala garatzen jarraitu, autonomien eskumenak hutsaren hurrengoa bihurtze aldera… Edo Syriza sindromeari aurre egin.
Sindrome horrek jotako Espainia Handia berrezarrita erreka jo arte, Sánchez historiara pasatu nahian. Eta lortzeko bidean dago, nahiz eta ez preseski bere hantustean amestu duen Historiara, sindromeari aurre egiten ausartzen ez bada. Bitartean, Nafarroa, oi, Nafarroa!, zer hautu eginen duen.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]