Marlaskak presoen auzian esku-hartzea saihestu du

  • Ostegunean egindako agerraldian, ez du presoen auziaren eta dispertsioaren inguruko aipamenik egin Espainiako Barne ministro berriak.


2018ko ekainaren 8an - 11:06
Marlaska Espainiako Barne ministro kargua bere gain hartzen (Iturria: berria.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 

EAJ eta PSOEren arteko gobernu akordioan, presoen birgizarteratzearen aldeko proiektu baten eskaria egon arren,Fernando Grande-Marlaskak ez du argi utzi alderdi popularraren politikaren ildotik jarraitu edo espetxe-politika malguago bat egingo duen.

Atsekabea nonahi

EH Bilduk eta ezker abertzaleak ez dute ontzat hartu Espainiako Barne ministro berriaren izendapena.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko kongresuko bozeramaileak, “kezka” adierazi zuen. “Tortura kasuak ez ikertzeagatik  sei aldiz kondenatua izan da” zioen. Presoen auzian, “dispertsioaren aldekoa da”. Funtsean, Sanchezen Gobernuak ez duela “baikorrak izateko motiborik sortzen” aditzera eman zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude