Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

  • Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte gehiagokoa.


2024ko abenduaren 31n - 10:39
Azken eguneraketa: 12:35
Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol-zuzendari ohia Gernika KESB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Akusazio partikularrak hemezortzi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile eta kirol zuzendari ohiarentzat, sexu-eraso jarraituaren delitua leporatuta. Fiskaltzaren eskaera baino lau urte handiagoa da akusazioaren eskaera. Horrez gain, 150.000 euroko kalte-ordaina eskatu du eragindako kalte moral eta sozialengatik.

Salatutako sexu erasoak duela urtebete argitaratu ziren, 1998an hasi zirenak, biktimak 13 urte zituenean. Emakumeak azaldu duenez, erasoak 50 alditan baino gehiagotan gertatu ziren; lehenik, Lopez entrenatzaile zuen ikastetxean, eta, geroago, hiru urtez saskibaloi klubean. Salatzailearen hitzetan, Lopezenganako “beldur etengabean” bizi izan zen, eta, Lopezek kontrola eta indarkeria erabiltzen zituen bere gain, baita gainerako jokalarien aurrean ere, entrenamenduetan. Akusazioaren arabera, entrenatzailearen “harrokeriak eta gehiegizko konfiantzak” markatu zuten harremana, eta gaztearen “zaurgarritasun berezia” larrigarritzat jo du.

Salatzaileak 2003an utzi zuen kluba, baina ez zituen gertaerak salatu iaz arte, oraindik Mario Lopezek Gernika taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Salaketa publiko egin eta gutxira kargutik kendu zuten. Urtarrilaren 14tik 16ra egingo dute epaiketa-


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.