Maria Elosegi epaile homofoboak auzitegietara joko du bere “eskubideen defentsan”

  • Europako Giza Eskubideen Auzitegian epaile lanetarako hautatu dute Elosegi. Kritika ugari jaso ditu hainbat hedabidetan zabaldutako ideia homofoboengatik. Bere “eskubideen defentsan” auzitegietara joko du orain.


2018ko urtarrilaren 31n - 11:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eldiario.es hedabideak eman zuen albistearen berri duela astebete inguru. Europako Giza Eskubideen Auzitegian Espainiaren ordezkari izateko hautatutako epaileak, ideia homofoboak zabaldu izan ditu azken urteetan zenbait hedabidetan eskainitako elkarrizketetan.

Lau bat egun geroago bigarren albiste baten berri ere eman zuen agerkariak. Epaileak bere curriculuma faltsutu zuen lanpostu horretara aurkeztu ahal izateko. Elosegik ordea, bere curriculuma sarean edonork ikusteko moduan zegoela erantzun du.

Epaile donostiarrak azpimarratu du, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko epaile izendatzeko hautaketa prozedurak, lehen aldiz, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren eskakizunak eta Europako Parlamentuaren zein Europako Kontseiluko Ministro Batzordearen gomendioak jarraitu dituela. Gauzak horrela, bere “eskubide konstituzionalen defentsan” auzitara joko duela adierazi du epaileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
2025-05-21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude