“Hogei urteotako hizkuntz politika osoa indargabetzen du epaiak”

  • Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek (PSN) esan du euskara meritu gisa ez hartzeko Nafarroako Auzitegi Gorenaren ebazpenari helegitea jarri ala ez aztertuko dutela.

Maria Chivite / PSN-PSOE

2019ko urriaren 3an - 11:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Ebazpenak ez ditu soilik indargabetzen pasa den legegintzaldiko dekretuaren artikuluak, azken hogei urteotako politika linguistiko osoa baizik, UPNren gobernuen dekretuak barne", adierazi du Chivitek.

Gaineratu du epaiaren "ondorio teknikoak" aztertzen ari direla, haren aurkako helegitea jarri ala ez erabakitzeko. Presidentea kezkaturik agertu da euskara meritu gisa onartzu zitzaien 1.500 pertsonari eragin ahal dielako epaiak, baita iragarritako edota jada martxan diren lan eskaintza publikoei ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!