Euskara ez da meritu izango, Nafarroako Auzitegi Nagusiak hala erabakita

  • Euskararen foru dekretuaren aurka helegitea jarri zuen UGT sindikatuak, eta helegitearen zati handi bat onartu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Dekretuaren aginduak murriztu egin dituzte, euskararen kaltetan.


2019ko urriaren 1ean - 11:06
(Argazkia: euskalerriairratia.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskaldunak ez diren edo hizkuntza aldetik mistoak diren eremuetan euskara meritu gisa hartu behar dela agintzen zuen euskararen foru dekretuak; eremu horietan lanpostu publikoetarako euskararen domeinua ezinbestekoa ez bada ere, dekretuak euskara meritutzat hartzera derrigortzen zituen erakundeak.

Alabaina, UGT sindikatuak dekretuari jarritako helegitearen puntu askori arrazoia emanez, honen zati handi bat onartu egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Ondorioz, dekretuaren aginduak gutxitu egin dira, euskararen kalterako. Aurrerakoan, euskara meritu gisa hartzeko derrigortasunik ez da izanen: Auzitegiaren arabera, deialdi bakoitzean erabaki beharko da euskara meritutzat jo ala ez.

Dekretuak elebitasunaren alde ere egiten zuen, bide seinaleak, inprimakiak, publizitatea eta beste, bi hizkuntzetan egitera derrigortuz. Auzitegiak ebatzi du nahikoa dela gaztelera hutsez egitearekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.