Manifestazioa deitu dute u25erako Bilbon amnistia, autodeterminazioa, langileria eta antifaxismoa aldarrikatzeko

  • Lau kontzeptu horiek oinarri hartuta, Euskal Herriko langileriaren eta herri sektoreen indarren “batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria” sustatu nahi dituen mobilizazioa deitu dute Bilbon uztailaren 25erako.


2020ko uztailaren 16an - 17:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAra igorri duten oharrean mobilizazioa ez du inork sinatu eta ondorengo informazioa ematen dute antolatzaileei buruz:

"Ekimen hau langileriaren magaletik sortzen da, gure herriaren bihotzetik. Jarraitu beharreko ildoa hau dela ulertzen duten antolakunde eta adierazpen ezberdinetako militanteek, orainaldi latz honi astindua eman nahi dioten gazte errebeldeek, umiltasunetik bere borrokak eta esperientziak emandako onena transmititu nahi duten preso politiko ohiek edota, sigla zehatz bateko kide izan gabe, bere burua politikoki aktibatzeko aukera ikusi duten hainbat langilek proposatu, sustatu eta antolatzen dute ekimen hau".

Bideo hau egin dute deialdia zabaltzeko:

Jarraian ARGIAra igorri duten komunikatua osorik:

Azaltzen ditugun lau oinarri hauen eta bere edukinen inguruan Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu ekimen hau.

Gure herriak kontuan hartzeko moduko herri auto-antolaketarako ahalmena erakutsi du. Adierazpen zehatzetatik harago, gaur aldarrikatu nahi ditugun irakaspen handien sortzaile izan den eta hamarkada luzetan zehar eta belaunaldiz belaunaldi mantendu den borroka eta erresistentziarako ahalmenaz ari gara. Nostalgiatik urrun baina gertatutako guztia gogoan izanda. Etorkizunez beteriko perspektibaz baina orainaldiak agindutako errealitatetik abiatuz.

Ekimen hau langileriaren magaletik sortzen da, gure herriaren bihotzetik. Jarraitu beharreko ildoa hau dela ulertzen duten antolakunde eta adierazpen ezberdinetako militanteek, orainaldi latz honi astindua eman nahi dioten gazte errebeldeek, umiltasunetik bere borrokak eta esperientziak emandako onena transmititu nahi duten preso politiko ohiek edota, sigla zehatz bateko kide izan gabe, bere burua politikoki aktibatzeko aukera ikusi duten hainbat langilek,….proposatu, sustatu eta antolatzen dute ekimen hau.

 Aurrerapausua emateko beharra, nahia eta betebeharra daukagu. Aurrera jotzeko beharra, nahia eta betebeharra. Eta ekimen hau borrokaren bidetik aurrera egiten jarraitzeko mugarri berria izatea nahiko genuke. Horregatik eta horretarako, zu ere honen parte sentitzea espero dugu.

Amnistia: burgesiak eta bere adar monopolistaren kontrolpeko estatuek eragindako errepresio faxistaren ondorioz errepresioa pairatu eta pairatzen duten preso politikoen kaleratze soilaz harago, preso politiko horiek defendatu zituzten aldarrikapenak asebetetzeko neurri eraginkorren aldeko borroka bezala ulertzen dugu amnistia, kapitalismoak eragindako askotariko zapalkuntza formen amaierarekin lotuz. Euskal Herriko kasuan aldarrikapen historikoa da Amnistia 1936tik gaur egunera arte, langileria eta beste herri klaseen borroka guztietan presente egon delarik indar guztiz. Amnistia Herri Frontearen 36ko otsaileko programan barne hartu zen eta milaka langile borrokalari kaleratu zituen beste milaka eta milaka langileren bozka jaso ondoren. Amnistia izan zen frankismoaren azken urteetako herri-aldarrikapen nagusienetakoa eta, besteak beste, Amnistiaren aldeko borrokak ohartarazi zuen gure herria Erreforma konstituzionala zeritzona faxismoaren mozorrotze-operazioa baino ez zela izan, kartzelak egunetik egunera berriro bete zirelako Amnistia izena hartu arren, espainiar faxismoak bere buruari emandako auto-indultu hutsa baino ez zelako eman. Amnistiaren aldeko borroka eta herri aldarrikapenen aldeko jarduerarekin kontsekuente izateak eragindako errepresaliatu politikoekiko elkartasun kontzientea izan da azken hamarkada luzeetan Euskal Herriko kaleetan borrokaren sua pizturik mantentzearen arrazoi nagusienetakoa, estatuari bere benetazko izaera agertzen behartzeko giltza. Amnistia jarraitu behar du izaten, perspektiba iraultzaile eta borrokalariarekin, herri langileak eta bere sektore kontzienteenek borrokaz defendatzen jarraitu beharreko aldarrikapena.

Autodeterminazioa: bere eskubide nazionalak, bereziki, lurraldetasuna eta antolaketa politiko propioa askatasunez gauzatu eta egikaritzeko eskubideak ukatzen zaizkio gure herriari. Bi estatu burgesek, frantsesak eta espainolak, bere merkatuaren eta esplotazio sistemaren kontrolpeko muga geografikoak betikotzeko asmoz, nazionalki zatikatzen eta zapaltzen dute Euskal Herria. Autodeterminazio eskubidea gauzatu nahi dugu herri langilearen borrokaren bultzadaz, euskaldun bezala beharrezkoa dugun askatasun nazionala kapitalismoa historiatik behin-betiko baztertzeko dugun beharrarekin lotuz. Gure hizkuntza nazionala ikasiz, erabiliz eta aldarrikatuz. Herri izaera eta herri-kulturaren adierazpenak balioan jartzen eta defendatzen. Gure etorkizun politikoa askatasunez erabaki nahi dugu bai, baina ez ikuskera burgesak defendatzen duen bezala. Gure klaseak, langileriak, bere egiten du zapalkuntza nazionalaren aurkako borroka eta bere interesen aldeko borrokarekin lotzeaz gain, edukin aurrerakoiez betetzen du.

Langileria: klase borrokaren baitan defendatzen dugun posizio politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala da guretzat langileria. Langileriaren parte gara, bere baitan gaude kokatuta, pairatzen duena ezagutu eta nozitzen dugu, gure munduaren ikuskera proletargotzarengandik, langileriarengandik abiatu egiten delako. Kapitalismoaren lurperatzailea izateko deitua dagoen indar historikoa da langileria. Kapitalismoa sostengatzeko ezinbestekoa den oinarri esplotatua, gizateriaren biziraupenaren bermea den lanaren sortzailea, aberastasun-meta amaigabeak ekoizten dituen indar historikoa. Herrialde bakoitzean ezaugarri partikularrak izan arren, mugarik ez duen eta nazioartekoa den aberri bakarra da langileria. Jatorriaren gainetik etorkizunera begira dagoen klase soziala da langileria, pizten dituen borroka gogor guztietan berdintasunaren eta elkartasunaren baloreekin ezaugarritzen dena. Gizarte berri baten eraikuntzari ekiteko unean burgesiaren eta bere soldatapeko txakur guztien beharrik izango ez duen motore iraultzailea. Bere helburu eta interesak irmo eta zuzen defendatu ahal izateko eta burgesiaren iruzur eta eragin ideologikoak gainditzeko klaseko erabateko independentzia ezinbesteko zaion klasea da langileria. Langileria da gure oinarria eta helmuga, munduko herrialde guztietako langileak batzeko deiari erantzunez, inoren kontra munduko edozein tokitan jazotako edozein injustizia barrenean sentituz bizitzeko bere hezibide eta antolakuntzari bide eman behar dion langileria.

Antifaxismoa: burgesiaren adar monopolista atzerakoienak bortxaz indarrean jartzen duen menperakuntza forma zehatza da faxismoa. Ezaugarri komunak badituzte ere, forma ezberdinekin aurkezten zaigu faxismoa, eta parlamentarismoaren faltsutzea da haietariko bat. Antifaxistak gara kapitalismoa borrokatu nahi dugulako eta kapitalismoa borrokatzen dugu antifaxistak garelako. Oinarri horretatik ateratzen den irakurketa interesatu ororen izaera oportunista salatuko dugu. Gogoan ditugu, gure eginez, nazioarteko borroka honen parte izan diren eta, bitarteko guztiak barne hartuz, hamarkada ezberdinetan faxismoaren forma eta agerpen ezberdin guztiei aurre egin dioten munduko mugimendu, antolakunde, langile, partisano, maki, aktibista, gerrilari eta borrokalari guztiak. Esplotatzen eta zapaltzen gaituen estatu espainolaren kasu berezian, 1936-1939ko Erresistentzia Antifaxista ekarri nahi dugu gogora, eta bereziki, gure herriko militante, miliziano eta gudari antifaxista kontsekuenteenek emandako eredua. 1939tik, faxistek guda irabazi zutenetik, faxismoa da estatu espainolaren aurkezpen txartela, bere egitura politiko eta judizial gorenetan, Konstituzioaren jatorri eta edukinetan, elite monopolisten jarduera esplotatzaile eta inperialistetan, botere judizial, indar errepresibo eta elizaren estamentu guztietan jaun eta jabe da faxismoa. Aipatu gabe ezin dugu utzi estatu frantsesean indarrean egondako nazien aldeko Vichyko Gobernuaren izaera 1945etik gerora indarrean mantendu zela depurazio faltsu baten ondotik, kolonialismoak eta jazarpen inperialistak, basakeri polizialak eta herrion askatasunarekiko mespretxuak ezaugarritzen duelako frantses estatua oraindik. Faxismoa ez da, erreformistek sinplifikatzen duten bezala, hauteskunde burgesen bidez gainditu beharreko alderdi politiko jakin baten diskurtso nazkagarri bat. Faxismoa burgesiak eskura duen menperakuntza forma da, arriskutsua da, gerrak eragiten ditu eta langileriaren esplotazioa biderkatzeko tresna da. Oraingo honetan, judutarrak eta konspirazio masonikoak baino, Covid-19a izango da faxismoa betikotzen jarraitzeko aitzakia. Herri borroka antifaxista denon ardura da. Ez dira pasako!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Eguneraketa berriak daude